21 2019.03.21

Lauburu Ibarra Mahala bide onean jarraitzen saiatuko da Larderoren kontra

2019-03-21T21:27:03+01:0021/03/2019|Tags: , , , |

LARDERO AD - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahala Errioxako Lardero herrira joango da larunbatean bertako taldearen aurrean neurtzera. Norgehiagoka 19:00etan hasiko da eta Ibarrako espedizioa 15:30ean aterako da Belabietatik. Moreen asmoa hiru puntuak etxera ekartzea, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Errioxarrek hamabigarren postuan doaz ligan; aste honetan Kantabriako Mar Rock taldeari 5-2 irabaztetik datoz eta estatistika moduan esan behar, 68 gol sartu eta 100 jaso dituztela. Taktikari dagokionez, defentsa indibiduala egiten duen taldea da eta erasoan pibota erabiltzen du. Joaneko norgehiagokan banako berdinketa egin zuten, Iker Zubelzuk amaierako klaxona jotzearekin batera sartu zuelarik. Larunbateko neurketarako, Arevalok ez du [...]

14 2018.11.14

Azken segundoan iritsi zen berdinketa

2018-11-14T12:34:19+01:0014/11/2018|Tags: , , , |

  LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA - A.D. LARDERO Lauburu Ibarra Mahalak bana egin zuen AD Larderoren kontra, ligako zazpigarren jardunaldian eta denboraldiko lehenbiziko puntua eskuratu du. Aurkariak baino gehiago lortzea merezi izan zuten ibartarrak, baina ezin izan zuten Errioxako taldea gainetik kendu nahiz eta denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzeko aukera garbiak izan zituzten. Norgehiagoka oker hasi zen etxekoentzat. Hirugarren minutuan bisitariak aurreratu ziren, estrategia jokaldi batean jokalari more batek baloia bere atean sartu zuenean. Presa handiekin ibili zen hasieran etxeko taldea eta ez zen norgehiagokan eroso sentitu. Alta, minutuak aurrera joan ahala, lasaitzen eta asentatzen joan zen eta ondorioz, lehenbiziko [...]

8 2018.11.08

Lauburu Ibarra Mahalak lehenengo garaipenaren bila

2018-11-08T21:39:44+01:0008/11/2018|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA - A.D. LARDERO Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako zazpigarren norgehiagoka jokatuko du larunbatean Belabietan; ibartarrak Errioxako AD Lardero taldea jasoko dute bertan. Bi taldeak sailkapenaren beheko aldean kokatuta daude, baina Ibarrak denboraldi osoan oraindik partidurik irabazi ez duen bezala, errioxarrek beren lehenbiziko norgehiagoka eraman zuten pasa den asteburuan, Kantabriako Mar Rock taldeari kanpoan 3-7 irabazita. Iaz beraien kontra jokatutako partidan, talde moreak 9-7ko emaitzarekin irabazi zuen, gol eta aukera asko izandako norgehiagoka batean.  Larunbatean entrenatzaile moreak ezin izango du Ion Ander Cuadradorekin kontatu, oraindik soleon duen minaz osatzen jarraitzen du-eta. Entrenatzailearen hitzetan: “Oso ondo lehiatzen ari [...]

Go to Top