Denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko da Lauburu Ibarra Mahala Bilbon

2018-10-04T19:37:04+02:0004/10/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere bigarren norgehiagoka jokatuko du igandean 12:15ean. Ibartarrak Bilbora bidaiatuko dute CD Otxartabe taldearen kontra jokatzera. Aitor Arevaloren mutilak, ligako lehenengo partidua CD Xotaren kontra justu galdu ostean, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko dira. Honela, seguritatea eta konfiantza irabaziko dute datozen jardunaldiei aurre egiteko. Bizkaitarrek bere lehenengo jardunaldian 7 – 3 galdu zuten San Juan talde nafarraren kontra; Bilboko taldea hasieran markagailuan aurretik joan bazen ere, atsedenaldira banako berdinketarekin iritsi ziren eta partidua nafarren alde erabaki zen bigarren zatian. Hala ere, bizkaitarrek oso lehiakorrak eta teknikoak direla erakutsi zuten. Ibartarrak berriz, Xotaren kontrako norgehiagokaren ondoren, gogor [...]