Lauburuk igotzen jarraitzen du Zaragozan lortutako garaipenarekin (0-4)

2018-10-21T23:09:51+02:0021/10/2018|Tags: , , , , |

Hasieratik faborito papera hartu zuten moreek eta partida serio bat jokatu zuten. Aurkaria baino puntu bat gorago daudela erakutsi zuten, eta garaipena estrategiazko hiru golekin eta defentsa intentsitate handiarekin lortu zuten. Baloiaren irteeran presioa eginez hasi ziren bi taldeak, baloiaren jabetza bietako inork ez zuelarik denbora luzean edukitzeko aukerarik izan. Talde morea besten defentsa hobeto irakurtzen hasi zen eta arrakastaz triangelukatuz arriskua eramaten hasi zen aurkariaren atera. Alta, markagailua ez zen mugituko 9. minutura arte; bandako sake batean Javi Saldisek egindako pase baten ostean, Oihanek eskuadrara botatako jaurtiketa batekin atezaina gainditu eta sartu zuen. Tanto honek Sala 2012 taldea [...]