21 2018.10.21

Lauburuk igotzen jarraitzen du Zaragozan lortutako garaipenarekin (0-4)

2018-10-21T23:09:51+02:0021/10/2018|Tags: , , , , |

Hasieratik faborito papera hartu zuten moreek eta partida serio bat jokatu zuten. Aurkaria baino puntu bat gorago daudela erakutsi zuten, eta garaipena estrategiazko hiru golekin eta defentsa intentsitate handiarekin lortu zuten. Baloiaren irteeran presioa eginez hasi ziren bi taldeak, baloiaren jabetza bietako inork ez zuelarik denbora luzean edukitzeko aukerarik izan. Talde morea besten defentsa hobeto irakurtzen hasi zen eta arrakastaz triangelukatuz arriskua eramaten hasi zen aurkariaren atera. Alta, markagailua ez zen mugituko 9. minutura arte; bandako sake batean Javi Saldisek egindako pase baten ostean, Oihanek eskuadrara botatako jaurtiketa batekin atezaina gainditu eta sartu zuen. Tanto honek Sala 2012 taldea [...]

19 2018.10.19

Sailkapenean igotzen jarraitzeko helburuarekin bidaiatuko du Lauburuk Zaragozara

2018-10-19T19:34:28+02:0019/10/2018|Tags: , , , |

PATATAS GÓMEZ A.D. SALA 2012 - LAUBURU K.E. IBARRA Hamabost egunetan Zaragozara egin beharko duen bigarren bidaia izangoa hau Ibarrakoentzat. Oraingoan AD Sala 2012 taldearen kontra jokatzeko, Bigarren B Mailan aurtengo denboraldian debutatzen duen taldea. Sailkapena xehetzen ari den garai honetan, moreak taularen goiko aldean finkatzeko helburu argiarekin egiten diote aurre norgehiagokari. Bost jardunaldi jokatu ondoren, berdinketa bat, bi garaipen eta beste bi porroten bidez lortutako 7 puntu pilatu ditu Lauburuk. Aste honetako aurkariak erregistro berberak dituenez, neurketaren garrantzia agerikoa da. Kontuak ateratzeko oraindik garaiz bada ere, buruan kokatzen den taldeak abiadura hartu duela dirudi, puntuei dagokienez behintzat, beraz, ez [...]

Go to Top