29 2019.05.29

Lauburu Ibarra Mahalak irabazi egin zuen denboraldiko azken jardunaldian (6-0)

2019-05-29T19:57:19+02:0029/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD Lauburu Ibarra Mahalak 6-0 irabazi zion AD San Juan taldeari eta denboraldia sentsazio onarekin amaitu du. Talde moreak lehenengo zati on bat burutu zuen eta atsedenaldira 5-0eko emaitzarekin erretiratu zen, nafarrei erremontatzeko aukera txikiena ere eman gabe. Erritmo biziarekin hasi zen partida, denboraldiko azkenekoa hain zuzen, eta aurrean ligako bigarren sailkatua; ikaragarrizko erregistroak dituen taldea: 180 gol aldeko, hau da, bataz beste, partidako 7 gol egin ditu, izugarria. Arevaloren mutilak berriz, 92 gol sartu dituzte, ia erdia; aurkari zaila izango zela zirudien beraz, baina moreek hasieratik ekin zioten lanari eta hirugarren [...]

24 2019.05.24

Garaipena, denboraldiari amaiera emateko

2019-05-24T16:20:54+02:0024/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere azken jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan, eta San Juan talde nafarra izango du aurrean. Aitor Arevaloren mutilak bi aldiz jarraian galdu dute eta denboraldia bigarren sailkatuari irabazita amaitu nahiko lukete. Hori lortzeko lan asko egin beharko dute, San Juanek denboraldi guztian behin bakarrik galdu du-eta. Javier Viedmak entrenatutakoak 180 gol sartu dituzte denboraldi guztian eta 63 jaso; zenbaki ikaragarri hauekin, liga amaitutakoan jokatuko den jubenilen Espainiako txapelketarako sailkapen historikoa lortu dute. Erasoan, 1x1ean desoreka eragiten duten jokalariak ditu taldeak eta honek, denboraldiko norgehiagoka askotan ezberdintasunak markatu ditu. [...]

Go to Top