Ametsa lortzeko irabaztea nahikoa ez (5-4)

2019-05-29T09:39:07+02:0029/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA - ZIERBENA FS Maila handiko derbia eskaini zuten Lauburuk eta Zierbenak 2018-19 denboraldi zirraragarria ixteko. Norgehiagokan Lauburu izan zen nagusi, 5-0eko emaitzara iristeraino, baina azken minutuetan bizkaitarrek gol bakarrera eraman zuten aldea bosteko jokoarekin. Garaipenaren bila arma berdinekin atera ziren bi taldeak, defentsa intentsitatea lehenengo lerroetan jarrita, aurkariaren progresioa eragotziz eta baloia oinetan zutenean, presiotik ateratzen saiatzen ziren bi taldeak lauko jokoarekin. Lauburuk defentsa-intentsitate handiagoa jartzen zuen eta bisitarien atera maiz iristen zen. Hauetako batean, Antxon parekoaz libratu eta jaurtiketa zuzen batekin area barruan zegoen Zumetari bidali zion, honek Zierbenaren atean sartu eta markagailuan 1-0ekoa ezartzeko. Bisitariek [...]