Garazi Arregi

About Garazi Arregi

This author has not yet filled in any details.
So far Garazi Arregi has created 159 blog entries.

NIK HERRIAN, ZUK?

LAGUNTZEKO NAHIKOA ARRAZOI! KAIXO!!!! Herri txikietan komertzio txikia egotea ezinbestekoa da. Hurbila eta konfiatzazkoa. Tamalez, COVID-19 koronabirusarekin etorri den itxialdiak zuzen-zuzenean eragin die Ibarrako komertzio gehienei, erdiak baino gehiagok itxita geratu behar izan baitute. Horregatik, jarraian, Lauburu Areto Futbol klubetik ateratako elkartasun proiektu bat aurkezten dizugu, zu ere elkartasun honen parte izateko gonbidapena luzatuz. ZERTAN DATZA LAGUNTZAK? Konfinamenduagatik ireki ezinik geratu diren Ibarrako ostalaritza eta komertzioei laguntzeko, diru-bilketa kanpaina [...]

2020-05-11T10:01:19+02:002020.05.11 |

ESKERRIK ASKO, BIHOTZEZ

15 urte pasa dira kamiseta morea jantzi nuen lehen alditik, 14 urte nituela nere lehen partida jokatzeko. Argi dut ordea berriro ere jantziko dudala, nahiz eta jakin hemendik aurrera kantxaren beste aldean egongo naizela, harmailetan, taldea animatzen, orain arte ni animatu nauten bezala. Nahiz eta ezin izan dudan denboraldia nahi bezala amaitu eta zaleekin agurtu, eskerrak eman nahi ditut nere bizitza osatu duten jende horiei. Azkenean Lauburu nire bizitzaren parte [...]

2020-05-09T14:19:00+02:002020.05.09 |

AITZOL, KLUBAREKIN BATERA JAIOTAKO JOKALARIA

Historia osoan zehar izan duen jokalari handienetako batek uzten du Lauburu. Klubean bere 15. denboraldia beteta, 30 urterekin, bizitza erdia darama Aitzolek kolore morea pistetan defendatzen. Laubururekin batera jaiotako jokalaria da Aitzol, klubeko historiaren %50aren parte ere izanez. Kadetea zenean jokatzen hasi bazen ere, lehen momentutik, Ohorezko Jubenil Mailan aritu zen. Une horretatik aurrera, ez da klubetik askatzen, etapa ezberdinak bizi dituelarik eta kategoria ezberdinetan parte hartu duelarik: oinarrizko mailetatik [...]

2020-05-09T08:44:05+02:002020.05.08 |

JAVI SALDISEK ETA OIHAN CARLOSENAK EZ DUTE LAUBURUN JARRAITUKO DATORREN DENBORALDIAN

Lauburuk bi jokalarien portaera eskertu nahi du. Javik eta Oihanek agur esango diote talde moreari eta maila bereko Tafatransen jokatuko dute datorren denboraldian. Bi kasuetan lan edo arrazoi profesionalek eragin dute Belabieatik irten eta Tafallarako bideari ekitea.  Irurtzungo eta Ezkarozeko jokalariek sentsazio oso onak utzi dituzte zaleen artean. Denbora luzez gogoratuko dugu, bereziki, bien goleatzeko gaitasuna eta proiektuarekiko konpromisoa eta inplikazioa. Horrela, entrenatzaile berriarekin batera, bi jokalari nafarrak ordezkatzeko aukerak [...]

2020-05-06T22:08:02+02:002020.05.06 |

Lauburuk Jose Julio Arregui “Jota”fitxatu du

Alfredo Hualderen irteeraren ostean, Gasteizko teknikaria ziklo berri baten buru izango da erakunde morean. Horrela, Aitor Andresen jarraipenarekin eta Vanessa Ortegoren fitxaketarekin osatuko da talde teknikoa Arlo teknikoan apustu sendoa eginez, profil akademiko nabarmena duen entrenatzaile bat fitxatu du klub moreak. Aulkian ibilbide luzea izateaz gain, hainbat prestakuntza-proiektutan parte hartu eta horien lidergoaz arduratu da. Horiek guztietan, bere nortasun ikurra "ezagutza partekatuz" eslogana izan dela esan genezake. Ingeniari tekniko [...]

2020-05-06T11:09:17+02:002020.05.06 |

AGUR BAT, 3 DENBORALDIREKIN – Elkarrizketa Alfredo Hualderekin

EGUNGO EGOERAREN INGURUAN 1- Kirolaren ikuspegitik dituen zailtasunak direla medio, nola ari zarte egoera honi aurre egiten? Benetan prestaturik egon gabe harrapatu gintuen. Nik uste nuen ez zela hainbesterako izango eta hartzen ari ziren neurri drastikoak ez zirela beharrezkoak. Aurrerago, denborak erakutsi du guztiz oker geundela. Asko sufritzen ari den jende guztiagatik arduratuta gaude; baita hurbileko senitarteko eta lagunengatik ere. Konfinamendua agindu zutenetik, jokalariekin harremanetan egoten jarraitzen dugu, forma [...]

2020-04-15T00:24:37+02:002020.04.15 |

LAUBURU, HURRENGO DENBORALDIRA BEGIRA LANEAN

Une honetan pandemia, birus madarikatua eta haren inguruko guztia ez den beste gai bati buruz idaztea ez da erraza ez osasunaren ikuspegitik, ezta kirolean dituen ondorioen ikuspegitik ere. Dena den, utzi iezadazue haren inguruan hitz egiten, ez aurretik gaixotasun hori zuzenean pairatzen ari diren pertsona guztiei besarkada handi bat bidali gabe; batez ere, egoera honen aurrean pertsona maitatuak galdu dituzten haiei. Besarkada bero bero bat zuek guztiontzat.  Lehiaketa profesional [...]

2020-04-15T00:19:09+02:002020.04.14 |

LAUBURUKO KADETE TALDEA, LIGA ERREGULARREKO TXAPELDUN

Ahalegin handia eta denboraldi paregabea egin ondoren, Lauburuko Kadete taldea den Lauburu Ibarra Zubiaurre, Liga Erregularreko txapelduna da jada 4 jardunaldiren faltan. Izan ere, asteburu honetako gure aurkariak, Antiguoko K.E. Botalekuk, galdu egin zuen aurreko larunbatean eta, horren ondorioz, Garmenek zuzentzen dituenak txapeldun bihurtu dira Donostiako Klubaren aurka jokatu aurretik. Horrek eskubidea ematen digu kategoria honetako Euskal Kopa bigarren urtez jarraian jokatzeko. Gainera, plaza bat izango dugu jokoan kategoriako [...]

2020-03-05T12:12:26+01:002020.03.05 |

ATSEDENA, ARE GEHIAGO INDARTZEKO

Aste honetan, Alfredo Hualderen taldeak atseden hartuko du Malagan ospatuko den Areto Futboleko Espainiako Kopa dela eta. Hala eta guztiz ere, datorren astean jokatuko duten partidan zentratzeko balio duen asteko entrenamendu saioa mantentzen ari dira ibartarrak. Horrekin lotuta, talde moreak Palentziara bidaiatuko du Guardo F.S Deporcyl taldearen aurka jokatzeko, Ligako 24. jardunaldiari dagokion partidan. Palentinoek oso talde indartsua osatzen duten arren, garaipena lortzeko aukerekin ikusten du bere taldea Hualdek. [...]

2020-03-05T09:23:09+01:002020.03.05 |
Go to Top