Lauburu Berastegik Gipuzkoako Kopa du jokoan / Lauburu Berastegi se juega la Copa de Gipuzkoa
Berastegiko neskek ostiral honetan emakumezko Areto Futboleko Gipuzkoar Kopan hiruko finala jokatuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian. Ibartar neskak Idiazabal K.E. eta Anoeta F.T. taldeak izango dituzte aurkari. Lehendabiziko neurketa 20:00etan izango da, Idiazabalen aurka. Galtzaile suertatzen denak Anoetaren aurka jokatu beharko du, eta hirukoa lehendabiziko partidako irabazleak itxiko dute Anoetaren aurka jokatuz. Lauburu Berastegi taldea indartsu dator final honetara, finalaurrekoan Samaniego Orixe taldeari 6-1 eta Legorreta A.F.T. taldeari 2-8 irabaztea lortu ondoren. Txapelketa honen ondoren, Iker Saizarrek gidatutako neskak ligako azken fasea jokatuko dute, finalaurrekoa Idiazabalen etxean jokatu beharko dutelarik. Beste finalaurrekoan Inter – Altzako eta Eskoriatza neurtuko dira. Irabazle [...]