31 2020.12.31

ETXETIK KANPOKO LEHEN BIDAIA ETA ANIMO BERRITUAK

2020-12-31T09:56:15+01:0031/12/2020|

Igande honetan, eguerdiko 12:00ean, Jotak zuzendutako taldeak Gora Grupo Iron taldearen aurka jokatuko du Bilbon, ligako lehen jardunaldiari dagokion partidan. Aurkariak 6 partida jokatu ditu orain arte, 4 irabaziz eta 2 galduz. Horrela, ligari hasiera bikaina eman ondoren, 12 puntu pilatu dituzte eta gaur egun sailkapeneko 2. postuan daude. Zentzu horretan, gure entrenatzaileak aurkaria "defentsan oso gogorra” dela esan digu, erasoan “gauzak argi” dituelarik eta "lehiaketaren erritmoa hartzen” jakin duelarik. Gainera, bilbotarrek Otxartabe eta Zierbena faborito nagusien aurka jokatzea egokitu zaienean bakarrik ezagutu dute porrota eta, beraz, neurketako zailtasuna ziurtatuta dago. Gure jokalariei dagokionez, hasiera batean, guztiak daude deituta eta, [...]

24 2020.12.24

BENETAKO ERRONKA BAT

2020-12-28T16:27:16+01:0024/12/2020|

Larunbat honetan, arratsaldeko 18:30etan, Jotak zuzendutako taldeak Auzoak de Zierbena C.F.S.-ren aurka jokatuko du Belabietan, ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partidan. Aurkaria 6 partida jokatzetik dator, horietatik 3 irabazi eta beste 3 galdu dituelarik. Horrela, guztira 9 puntu dituzte eta taulako 5. postuan daude. Otxartaberekin batera maila honetako faboritoetako bat izanik, beti kopa eta igoera postuengatik borrokatzera ohituta dagoen taldea da Zierbena.  Gure entrenatzaileak "klasiko bat" bezala definitu du bizkaitarren aurkako norgehiagoka eta sailkapenean gora egingo duen talde bat bezala definitu du aurkaria. Gainera, partida "oso parekatua eta Otxartaberen aurka jokatutakoaren oso antzekoa" izango dela adierazi du eta arrisku handia egongo [...]

20 2020.12.20

HAZTEN JARRAITZEN DUGU

2020-12-20T16:34:01+01:0020/12/2020|

Lauburuk Castro Urdiales C.F.S-ren bisita jaso zuen atzo Belabietan. Talde aurkaria orekatua eta oso ondo landutakoa izanik, partida gogorra espero zen. Dena den, gure jokalariak oso eroso hasi ziren pistan eta hori nabaria zen baloia menderatzerakoan. Hala ere, aurkariaren eskakizun fisikoa nabarmena zen eta, lehen minutuetan, jokoa berdinduta egon zen. Horrela, lehen 5 minutuak igaro arte ez zen lortu lehen gola elektronikora igotzea. Iñigok baloia Alvarori hegalean pasa eta honek atzera begiratzen zuen Juaristiren bila pista erdian. Tolosarrak ez zuen dardara egin eta markagailua estreinatu zuen jaurtiketa bikain batekin (1-0). Horren ondoren, castrokoak gehiago estutzen hasi ziren defentsan. Hala ere, [...]

18 2020.12.18

LEHIATZEKO GOGO HANDIA

2020-12-18T15:59:14+01:0018/12/2020|

Larunbat honetan, arratsaldeko 18:30etan, Jotaren taldeak Castro Urdiales C.F.S izango du aurkari Belabietan, ligako bigarren jardunaldiari dagokion partidan. Topaketa hau azaroaren 7an jokatu behar izan bazen ere, autonomia-erkidegoen arteko mugikortasun-murrizketek ez zieten uzten gure 4 jokalari nafarrei foru-erkidegotik ateratzen. Ondorioz, klubak atzerapena eskatu zuen eta eskaera ofizialki onartu zuten. Horrela, Castroko taldearen bisita jasotzeko gogo biziz sentitzen dira ibartarrak. Gure jokalariak asteko plangintza gogor bat betetzen ari dira, ia atsedenik gabe. Helburua atzeratutako jardunaldi bakoitzari behar den intentsitatearekin aurre egitea da. Horri dagokionez, "nekea" nabaritzen dutela adierazi du Arreguik, baina taldea "zentratuta" dagoela. Norgehiagoka berdinduta egongo dela jakinik, Otxartaberen aurkako [...]

18 2020.12.18

AITOR AREVALOREN OHOREZKO JUBENIL MAILA ENTRENAMENDUETARA ITZULI DA

2020-12-18T10:52:49+01:0018/12/2020|

Euskadiko Futbol Federazioak ofizialki jakinarazi dio klubari Ohorezko Jubenil Mailako eta Jubenilen Liga Nazionaleko lehiaketek Eusko Jaurlaritzaren baimena izango dutela taldean entrenatzeko, pertsona kopuruan mugarik izan gabe. Horrela, Lauburu Ibarra Mahala taldea, aurten ere Aitor Arevalok zuzendua, pistetara itzuli da bere asteroko saioekin martxan jartzeko. Taldeak bere entrenamenduak Belabietan hasi bazituen ere, ez zen lehiatzera iritsi, ezarritako osasun murrizketek egun batetik bestera gelditzera behartu baitzituzten. Aimar Zubillaga taldeko lehen kapitainak azaldu duenez, geldialdia "oso luzea izan da guztientzat". Hala ere, banakako entrenamendu fisikoak egin dituztela eta horrek sasoia mantentzeko eta "pistara ahalik eta baldintza onenetan itzultzeko" balio izan diela gaineratu [...]

14 2020.12.14

VICTORIA EN UN PARTIDO DE INFARTO

2020-12-14T09:11:24+01:0014/12/2020|

Nos enfrentábamos al campeón del año pasado, un equipo de campanillas diseñado para volver a ganar la liga. De ese modo, conscientes de la gran calidad del rival, Jota ya adelantaba que el encuentro suponía un “auténtico reto”. Además, afrontábamos el choque con la baja de Andoni Agirrezabala por lesión y las dudas de Endika por unas molestias de espalda. La incertidumbre en cuanto a nuestro portero tolosarra provocaba la entrada en convocatoria de Peña, que aún no había vuelto a la dinámica del equipo desde su confinamiento y que recibía el alta el pasado jueves. El míster vitoriano optó [...]

14 2020.12.14

GARAIPENA EMOZIOZ BETERIKO PARTIDA BATEAN

2020-12-14T09:04:46+01:0014/12/2020|

Iazko txapeldunaren aurka jokatu behar genuen, liga berriz irabazteko diseinatutako kalitate handiko talde baten aurka. Horretaz oso kontziente, partida "benetako erronka" izango zela aurreratu zuen Jotak. Gainera, Andoni Agirrezabalaren lesioarekin batera, jokatzeko zalantzekin zegoen Endika, bizkarreko zenbait molestia zirela eta. Gure atezain tolosarraren inguruko ziurgabetasunak Peña deialdian sartzea eragin zuen, ostegunean alta jasoz, azken hau oraindik ez baitzen taldearen dinamikara itzuli bere konfinamendutik. Entrenatzaile gasteiztarrak Ohorezko Jubenil Mailako Iker Sanchez deitzea ere erabaki zuen, azkenean debuta egiteko aukerarik izan ez bazuen ere. Neurketaren lehen zatia oso joko parekatuarekin hasi zen. Ate bila zebiltzan bi taldeak, baina ez zuten azken metroetan [...]

6 2020.12.06

DERBI OSO LEHIATUA

2020-12-06T12:51:42+01:0006/12/2020|

Berdinketa Usabalen azken 11 segundoetan ihes egiten diguten 2 punturekin Gure taldeak Laskorainen aurka jokatu zuen derbia atzoko egunean. Ikuslerik egongo ez bazen ere, jokatzeko gogotsu zeuden, bi taldeetako jokalariek modu berezian bizitzen baitute partida hau.  Aldalur, Antxon, Iñigo, Andoni eta Endika hasierako bosteko bezala, minutu bakarra pasa eta Beñat Ugartemendiak pase txar bat aprobetxatu zuen baloia lapurtu eta markagailua estreinatzeko (1-0). Hortik aurrera, Arreguiren mutilak behin baino gehiagotan saiatu ziren berdinketa lortzen, defentsan presio altua egiten zutelarik. Azkenean, Andoni izan zen 11.minutuan markagailuan berdinketa hura jartzea lortzen zuena (1-1), indarrak irabazteko oso beharrezkoa zen gol batekin. Geroago, ez zen [...]

3 2020.12.03

DERBIA, TOLOSALDEKO ARETO FUTBOLAREN FESTA

2020-12-03T15:31:45+01:0003/12/2020|

Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan, Laskoraingo bizilagunen aurka jokatuko du gure taldeak ligako seigarren jardunaldiari dagokion derbian. Tolosarrak bi partida jokatzetik datoz eta, beraz, praktika gehiago dute. Arreguik zuzentzen dituenei dagokienez, denboraldiko bigarren partida izango dute larunbatekoa eta lehenengoa, berriz, etxetik kanpo. Laskorain talde ausarta da, bere DNArekin leiala. Hortik abiatuta, larunbateko partidak ez du zerikusirik izango aurreko astean Kukuiagaren aurka jokatu zenarekin. Laskorainek presio handiarekin defendatzen du eta joko hori da, hain zuzen, arazo gehien sortu dizkiena ibartarrei. Aurre denboraldian bi taldeen artean jokatu zen lagunartekoan ikusi ahal izan zen hori, Laskorainek 3 eta 1-eko emaitzarekin irabazten zuelarik Belabietan.  Horren [...]

2 2020.12.02

BURGOSKO PARTIDA OFIZIALKI BERTAN BEHERA GERATU DA, GURE TALDEAN POSITIBO BAT EGON DELAKO

2020-12-02T14:42:41+01:0002/12/2020|

Arauz ezarritako protokoloari jarraituz, joan den ostegunean, gure lehen taldeko jokalariek lehen antigeno-testa egin behar izan zuten. Hala, emaitzak aztertu ondoren, haietako bat zalantzazkoa zela ikusi zen. Ondorioz, Espainiako Futbol Federazioarekin adostuta, Osakidetzaren bidez presako PCR bat egitea erabaki zen. Zalantzazko emaitza jaso zuen jokalariari hurrengo egunean bertan egin zioten PCR-a eta gaur baieztatu da emaitza positiboa.Albisteak etsipen handia suposatu du taldearen baitan. Hilabete ugari lehiarik gabe eman ondoren, azkenean, argi pixka bat ikusten zen. Jokalari guztiak oso motibatuta eta ilusio handiarekin zeuden denboraldiari hasiera emateko. Aste oso gogorrak eta zalantzazkoak izan dira eta inork ez zuen beste geldialdirik espero.Klubak [...]

Go to Top