30 2023.01.30

JOTA ARREGUI: “ALDERDI ASKO HOBETU BEHAR DITUGU”

2023-01-30T18:02:45+01:0030/01/2023|

Larunbatean Bigarren Mailako Colo Coloren filiala den Full Energía Zaragoza B taldearen bisita jaso genuen. Sailkapeneko berdintasuna medio, batzea oso garrantzitsua zela kontuan hartuta (bai guretzat, eta baita aurkariarentzat ere), ez zegoen zalantzarik: gola sartzeko goseak aginduko zuen norgehiagokan. Horrela, Marcos, Oscar, Uri, Chuky eta Ikerrekin hasi genuen partida, eta positiboa izan zen hasierako sentsazioa; izan ere, hainbat ekintza arriskutsu egin genituen, eta, are gehiago, 1:20 besterik ez zuen behar izan Ikerrek Uriren zerbitzura markagailua estreinatzeko (0-1), lapurreta garrantzitsu baten ondoren. Hala ere, 3. minutuan, talde bisitariak estrategia batetik berdindu zuen neurketa Boliren falta arriskutsu baten ostean (1-1). Hortik [...]

27 2023.01.27

BESTE BORROKA BAT TAULA GAINEAN MANTENDU AHAL IZATEKO

2023-01-27T18:28:07+01:0027/01/2023|

Bihar Full Energia Zaragoza B taldearen bisita jasoko dugu Belabietan. Beti bezala, 18:30ean hasiko da partida, eta espero dugu beste behin zaleak lagun izatea bidaia berri honetan. Aurkariari dagokionez, 2B mailara pasa den urtean igo bazen ere, gaztetasun eta esperientzia nahasketa ona du, oso ondo daki zer egiten duen eta 22 puntu biltzen ditu dagoeneko. Horri dagokionez, sailkapeneko 11. postuan kokatzen da gaur egun, postu ona hurrengo arrazoiagatik: berdintasunak agintzen jarraitzen du taularen erdiko taldeen artean. Izan ere, soilik 4 puntuk urruntzen dituzte Zaragozakoak bosgarren sailkatutik. Zentzu horretan, ezinbestekoa da astebururo, eta norgehiagoka bakar batean huts egiteak ondorio latzak [...]

23 2023.01.23

NEURRI ERABAKIGARRI BATEK EKARRI ZUEN PORROTA

2023-01-23T19:34:48+01:0023/01/2023|

Atzo Zierbena bizkaitarraren aurka jokatu genuen Ligako hamazazpigarren jardunaldiko partida. Goizean edo igandean jokatzea ohitura ez den arren, ondo atseden hartuta, eta erronka “ezberdin” bati aurre egiteko beharrezko motibazioarekin irten ginen Ibarratik. Horrela, Dani, Uri, Txiki, Chuky eta Oscar bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Espero bezala, lehen minutuetan eta hurrengoetan berdintasuna izan zen nagusi alderdi guztietan. Hala ere, lehen gola berehala iritsi zen, minutu eta erdira, hegaleko jokaldi on baten ondorioz Urik baloia sare barrura sartu zuenean (0-1). 0-1ekoarekin, aurkariak intentsitateari eutsi zion, atsedenaldirako 12 minutura neurketa berdintzea lortu zuen arte (1-1). Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Uri, Dylan, Txiki eta [...]

21 2023.01.21

2B MAILAKO TALDEA INDARTZEKO IRITSI DA DYLAN ZULUAGA

2023-01-21T12:38:47+01:0021/01/2023|

Lauburu Ibarrak Dylan Zuluaga fitxatu du 2B taldean, besteak beste, iraupen luzeko lesioek eragindako bajei aurre egiteko Lauburuko kirol zuzendaritzatik poztasun handiarekin iragartzen dugu hemendik aurrera gure lehen taldeak jokalari bat gehiago izango duela: Dylan Zuluaga. Kolonbiarra da Zuluaga, eta urte eta erdi darama Alacanten bizitzen. Erkidegoko futbol taldeetan lehiatu da, eta bertan, Bogotan (Chukyrekin batera) haurretan izan zuen areto-futbolarekiko iranagatik nabarmendu izan da. El Pozo-ko bigarren taldean ibilbidea eraiki ondoren, Ibarran probatzeko eskaintza jaso zuen jokalariak, lesioak direla eta, taldea oso egoera zailean baitago; izan ere, denboraldi osorako baja izango da Eric, eta horri gehitzen zaizkio Iliasen, Oscarren [...]

20 2023.01.20

BIDE ONARI BERRIRO HELTZEKO AUKERA

2023-01-20T19:24:08+01:0020/01/2023|

Igandean Zierbenara bidaiatuko dugu bigarren itzuliko bigarren jardunaldia jokatzeko. Partida 11:00tan hasiko da, eta funtsezko helburu kolektiboa bihurtu da puntuak osorik batzeak dakarren sentsazioa berreskuratzea, batez ere, azkenaldian norgehiagoka bakoitzaren amaieran bizi dugun egoera iraultzen saiatzeko. Aurkariari dagokionez, Jotak beti azaltzen duen bezala, oso ondo moldatzen da erasoan zein defentsan. Gainera, bizkaitarrek aniztasun handia izan ohi dute estrategiaren kontzeptuetan, eta horren ondorioz, taularen goiko aldean mugitu ohi den taldeetako bat izan da beti. Zentzu horretan, nahiz eta gaur egun 8. postuan dauden 22 punturekin, 6 garaipen, 4 berdinketa eta 6 porroten ostean, sailkapenaren berdintasunak argi eta garbi adierazten du [...]

14 2023.01.14

AZKEN BULTZADAREN FALTAN, BERDINKETA

2023-01-17T18:07:31+01:0014/01/2023|

Lehen itzuli biziari amaiera eman ondoren, Pasaiako Antxo AF-ren bisita jaso, eta bigarrenari ematen genion ongietorria larunbatean. Derbia zentzu guztietan zaila izango zela jakinda, Marcos, Boli, Oscar, Txiki eta Uri bostekoarekin atera ginen pistara, eta lehen zatiaren erdialdera arte itxaron behar izan genuen arratsaldeko lehen gola ikusteko: Chukyk defentsa hondoratu, Urirentzat ireki, berriro jaso, eta bigarren zutoinean zegoen Boliri baloia bidaltzen zionean (1-0). Gero, 4 faltekin jarri ginenez, kontu handiz ibili behar izan genuen beste bat ez egiteko. Beti bezala, funtsezko faktorea zen aldageletara markagailuan aurretik egonda joatea, batez ere, animoari gogor eusteko. Hala ere, 1-0ekoarekin, Pasaiakoak baloia lapurtzen [...]

13 2023.01.13

DERBIA, BIGARREN ITZULIARI HASIERA EMATEKO

2023-01-13T17:37:00+01:0013/01/2023|

Asteburu honetan hasiko da 22-23 denboraldiko bigarren itzulia 2B mailako gure taldearentzat. Badakigu lehenengoa oso gogorra izan dela, eta hau ere gogorra izango dela, baina horrek ez du eragozten erronka bakoitzari ilusioarekin, eta gauzak ondo egiten jarraitzeko itxaropenarekin heldu nahi izatea, batez ere, gure helburu handinahiak ihes ez egiteko. Eta ziklo berriari derbi batekin ongietorria ematea baino gauza hoberik ez dagoenez, bihar, 18:30ean, Antxo AF taldearen bisita jasoko dugu Belabietan. Gaur egun sailkapeneko azken postuan daude Pasaiakoak 8 punturekin, 2 garaipen, 2 berdinketa eta 11 porroten ostean. Hala ere, gogora dezagun denboraldi honetan estreinatu direla maila honetan, eta emaitza [...]

10 2023.01.10

JOTA ARREGUI: “BAGENEKIEN TRANTSIZIOETAN ETA ESTRATEGIETAN ERABAKIKO ZELA PARTIDA”

2023-01-10T16:26:20+01:0010/01/2023|

Larunbatean SCDR Anaitasuna hartuko genuen etxean lehen itzuliko azken jardunaldiko partidan. Belabietako harmailak beteta ikusteagatik oso harro, hasiera eman genion norgehiagokari Dani, Chuky, Oscar, Txiki eta Uri bostekoarekin. Neurketa oso parekatuta egon zen hasiera-hasieratik eta, estrategia bati esker, markagailua estreinatzea lortu genuen Boliren eskutik 8. minutuan. Aurrerago, aurkariaren presioak asko zaildu zigun erasoa eta, defentsa on batekin erantzun behar izan genuen. Horren artean, nafarrek bosgarren falta igo zuten, baina, hala ere, ez genuen etekinik ateratzen jakin, eta egoera ondo ez neurtzeak berdinketara eraman gintuen. Pista erditik iritsi zen gola, atsedenaldirako 1:57 falta zela. Aldageletatik itzuli ondoren, gure entrenatzaileak boskotea [...]

5 2023.01.05

AGUR LEHEN ZIKLO BATI

2023-01-05T16:35:33+01:0005/01/2023|

eta izan dadila ospe handiz! Larunbatean SCDR Anaitasuna nafarraren aurka jokatuko dugu lehen itzuli handi honetako azken partida. Belabietan izango da norgehiagoka, 18:30ean, eta zaleen gogo bizia kontuan hartuta, espero dugu harmailak ilusioarekin eta animoekin betetzea. Gainera, klubak ekimen berri bat jarri du martxan, eta kiroldegira hurbiltzen den orok eskuan katilu bat txokolate bero duela gozatu ahal izango du jokoaz. Ezer hoberik ez arratsalde zoragarri bat goxatzeko!! Horrenbestez, agur esango diogu 22-23 denboraldiko lehen ziklo honi, batez ere, gure entrenatzaileak aste honetan Ser Deportivos Gipuzkoa-ko irrati saioan adierazi duen bezala, “oso maila altuan” dagoen aurkaria hartuko dugulako etxean. Estatistikak [...]

Go to Top