SALA QUINTO F.S. – LAUBURU K.E. IBARRA
Eguberrietako geldialdia egin aurretik geratzen diren lau finaletako bat jokatuko du larunbatean Lauburuk. Hauetako hiru Belabietatik kanpo jokatuko dira gainera, beraz, Alfredo Hualderen mutilek lehenengo itzuli honen azken hatsetan puntuak pilatzea lortzen badute, jasoko duten saria erronka honen zailtasunaren parekoa izango da.
Lidergoa puntu bakarrera egonda eta lehenbiziko bost taldeak tarte estu horretan daudela, talde moreak aurkariak estutzen jarraitu nahiko du Quinto de Ebroren kantxa zailean. Ez da batere erraza izango, noski; Talde Aragoiarra azken postuetatik ateratzen asmatzen ez duen dinamikan batean dago, baina bere pistan, zaleek sortzen duten giroak, kategoriako kantxarik zailenetako bat bihurtzen du.
Moreen aldetik berriz, lantalde barruan dituzten lesioek larunbateko jardunaldia baldintzatuko dute. Baja izango dira Zuhaitz eta Zumeta; eta egoera honi, Andoni Agirrezabalak duen molestia gehitu behar zaio, nahiz eta norgehiagokan parte hartzeko arazorik izango ez duen.
Alfredo Hualdek hauxe zioen larunbatekoaz: “Quintok taulan duen kokapenak ez gaitu engainatu behar. Eskarmentuak esaten digu nolakoak izaten diren norgehiagokak han; kontzentrazio faltarik txikiena ere, garesti ordaintzen da, beraiek oso biziak dira-eta. Norgehiagoka hau final bat bezala jokatuko dutela espero dugu, beraz, 40 minutuetan oso konektatuta egon beharko dugu hiru puntu horiek eskuratu eta lidergora gehiago hurbildu nahi badugu”.
Norgehiagoka 18:30ean izango da, Quinto de Ebroko Udal eraikinean. Ibarrako espedizioa Belabietatik aterako da 13:15ean.
Betiko moduan, Klubeko Twitterretik jarraitu ahal izango duzue norgehiagoka.
Ez ahaztu: LARUNBATA, ABENDUAREN 1a, 18:30ean
#AukeratuMOREeginLAUBURU #GoazenLauburuKEIbarra