Zierbenan ezagutu du porrota Lauburuk
Zierbenaren pista zailean puntuak lortzea ezinezkoa egin zitzaion Laubururi eta astea biribildu ezinik geratu behar izan zuen. Bizkaitarren atearen aurreko trebezia faltak hutsik itzultzea kondenatu zituen moreak. Hasieran bi taldeak defentsa altuak jarri zituzten, baloiaren aurreratzea eragotziz, eta ondorioz, atera iritsiera gutxi ikusi ziren. Biek izan zituzten aukerak, baina ibartarrak markagailuan aurretik jartzeko bi okasio garbi izan zituzten atsedenaldiaren aurretik. Hala ere, hutseko berdinketarekin iritsi ziren lehenengo zatiaren amaierara. Bigarren zatian bi aldeak dena ematera atera ziren. Hirugarren minutuan Antxonek botatako baloiak langa jo zuen ia-ia gola ukituz, baina handik gutxira Segurak, bandatik okertutako jaurtiketa eginez, sarean sartu eta markagailua [...]