Lauburuk garaipenaren bidera itzuli nahi du
Urriak 12ko ostegun honetan, aurreratu egin den eta seigarren jardunaldiari dagokion norgehiagokan Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldeak bisitatuko gaitu Belabietan; kategoria honetan daraman urte eta gutxi honetan hazkunderik handiena izan duen taldea izango da, segur aski. Burgosen kostatako puntua lortuta, Ibarrari berdinketa hau ontzat hartu eta hiru puntuak ongi lotzea interesatzen zaio ostegunean. Ez da batere erraza izango, Tafak intentsitate handiarekin jokatzen ditu-eta bere partida guztiak; eta kalitate handiko jokalariak ditu lantaldean. Nafar kuadroak aurtengo udan ere, harrobiaren aldeko apustua egiten jarraitu du, lehenengo lantaldean bi jubenil sartuz. Beste aldetik, Daniel Matute jokalaria itzuli da, lesio luze baten ostean eta Domenek [...]
