Hastear da ikuskizuna Belabietan
LAUBURU KE IBARRA – SALA QUINTO LARUNBATA 18:30 Bigarren B Nazionaleko taldea afizioaren aurrean jarriko da larunbatean Belabietan, 18:30etik aurrera. Bertan, 2017-2018 denboraldi berriko lehenbiziko partida jokatuko du, pistan zenbait berrikuntza estreinatzen duen bitartean, argiteria berria adibidez. Udalak instalakuntzaren berrikuntza batzuk egitea onartu du, pixkanaka egingo diren berrikuntzak, hain zuzen eta Klubak asko eskertzen dio erabaki hau hartu izana, ziur gaude ikusleak ere, asko eskertuko dutela. Sala Quinto izango dugu aurrean, Quinto de Ebroko aragoiar taldea. Aurten, berrikuntza moduan, Julian Pérezek ordezkatuko du aulkian Ricardo Corral, urte luzez taldea prestatzen eta gidatzen ibili den gizona. Lantaldean berriz, azken urteetako [...]
