Lauburuk bi puntuak galdu ditu Belabietan / Lauburu deja escapar dos puntos de Belabieta
Piparreroek hiruna egin zuten Sala Quinto F.S. taldearen aurka, hasieratik bukaeraraino etxekoek menderatu zuten partidu batean. Ibartarrak, hasiera-hasieratik gidatu zuten partidua eta jada lehenengo jokaldietan markagailua aldatzeko aukera garbiak izan zituzten. Bigarren minutuan, baloia defentsan ostu eta kontraerasoan Garmenek errematatu zuen 1-0ekoa eginaz. Lehen minutu bikainak Laubururentzat, baloiaren jaun eta jabe ziren eta bien arteko aldea handitzeko aukerak ere, ugari iristen zitzaizkien. Seigarren minutuan landutako jokaldi bikain baten bidez, Andonik, ezkerrarekin gogor jo eta atezain aurkaria azpitik menderatu zuen, 2-0ekoa eginaz. Bi taldeek egindako jokoa ikusita, ibartarrentzat nahikoa izango ez zen emaitza honekin atsedenaldira joan ziren. Bigarren zatian, Sala Quinto [...]
