BIGARRENAREN BILA!
Igandean Donostiako Gaska Kiroldegian jokatuko dugu Ligako 2.jardunaldia. Partida 12:15ean hasiko da, eta CD Otxartabe bilbotarra izango dugu aurkari. Belabietan jokatzea faltan botatzen dugun arren, jakin badakigu egoera berri honekin aurrera egitea dela aukera bakarra, baita jarrera positiboa mantentzea ere. Aurkariari dagokionez, aspaldiko ezaguna dugu asteburu honetan parez-pare izango duguna, hain zuzen ere, Ligako beste aurkari gogorrenetako bat. Gure antzera, 23-24 denboraldiari hasiera ona emateko bidean daude bizkaitarrak; izan ere, 1.jardunaldia amaitzeko 10 minuturen faltan, euriteek eragindako uholdeak zirela eta partida bertan behera utzi behar izan bazuten ere, 3-1eko emaitzarekin zihoazen garaipenaren bidean, mailara igo berri den Segoviako CD [...]