ARRATSALDE ZIRRARAGARRI BATEN BILA TAFALLARA

Bihar Tafallara bidaiatuko dugu Tafa Vulcanizados Ruiz FS taldearen aurka 18:00etan jokatzeko, eta hainbat arrazoi ditugu arratsalde zirraragarri batek espero digula baieztatzeko. Azter dezagun horietako bakoitza: Alde batetik, nafarrek 1-2 irabazi zieten pasa den asteburuan San Juango bizilagunei, eta horrek talde bat zein bestea 45 punturekin kokatzea eragin zuen. Era berean, Tafallakoen garaipenak (baita geureak ere) aukera eman digu Iker Torok zuzendutakoengandik zertxobait bat gehiago urruntzeko; izan ere, oso gertutik estutu gaituzte orain arte, baita jardunaldi batean baino gehiagotan gainditu ere.  Bestalde, Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, emaitza horrek are zirraragarriagoa bihurtu du Play Offeko laugarren posturako lehia. Lauburu, [...]

2023-04-20T22:29:54+02:0020/04/2023|

ZERBAIT IKARAGARRITIK HIRU PAUSORA

Larunbatean denboraldiko arratsalderik zirraragarrienetako bat bizi genuen Belabietan, eta bai jokalariak, baita zaleak ere, sekulako gozamenarekin irten ginen partidatik. Jokoan dagoena kontuan hartuta ulergarria den urduritasunarekin, zelaira atera ginen Dani, Uri, Oscar, Txiki eta Bolirekin. Lehen minutuetan, behin baino gehiagotan hurbildu ginen aurkako atera, baina zatiaren erdia iritsi arte itxaron behar izan genuen lehen gola ikusteko: Urik eta Chukyk bizkarra irabazten zioten atezainari, eta area barrutik sartzen zuen azken honek (1-0). Ondoren, 4 minutu gehiago behar izan zituen bikote honek antzeko gola sartzeko (2-0), oraingoan nagusitasunean jokatuta aurkarietako batek txartel gorri zuzena jaso zuelako. 2-0ekoarekin, markagailuan hurbildu zen Brunete [...]

2023-04-17T19:42:30+02:0017/04/2023|

ENERGIA POSITIBOA LAU JARDUNALDIREN FALTAN

Bihar etxera itzuliko gara Aste Santuko etenaldiaren ostean, eta pilak kargatuta, denboraldi honetan mailara igo berri den ED Brunete talde madrildarraren bisita jasoko dugu. Etxeko gisa jokatzen dugun astebururoko legez, 18:30ean emango diogu hasiera neurketari, eta azken txanpan murgildurik, espero dugu gure zaleek harmailak ilusioarekin eta itxaropenarekin betetzea. Bisitariei dagokienez, hamargarren postuan daude sailkapenean, 30 puntu pilatuta, hemendik amaierara arte gure aurkarietako bat izango den Villa de Quel-en berberak, hain zuzen. Zentzu horretan, egun arrisku postuetan egon ez arren, Brunetekoentzat ere da garrantzitsua puntuei estu heltzea, orokorrean, berdintasunak jarraitzen baitu sailkapena zuzentzen, eta oraindik erabakitzeko asko dagoelako. Gainera, ezin [...]

2023-04-14T17:59:35+02:0014/04/2023|

I K A R A G A R R I A

22-23 denboraldiko azken txanpan murgilduta, Zaragozara bidaiatu genuen larunbat arratsaldean CD Pinsequeren aurka jokatzeko.  Lehen zatia Marcos, Oscar, Txiki, Uri eta Chuky bostekoarekin hasi genuen eta, sentsazioa oso ona izan arren, area ertzean baloia eskuarekin ikutzeak ekarri zuen etxekoen aldeko arratsaldeko lehen gola (1-0, min 1). Horren ostean, lan ona egiten jarraitu genuen lehen zatia osatzeko, eta, elkarrekin arraun egiteari esker, aurretik jartzea eta atsedenaldira 1-3ko markagailuarekin joatea lortu genuen. Golak 9. minutuan, 11.ean eta 13.ean iritsi ziren: lehenengoa Ikerren eskutik, 5eko jokoa erabiltzen ari ginela, bigarrena, Uriren eskutik, kornerretik, eta hirugarrena, Txikiren eskutik, kontraeraso azkar batean. Aldageletara aurretik [...]

2023-04-03T13:37:32+02:0003/04/2023|

ARAGOIKO LURRETATIK BERRI ONAK EKARTZEKO ASMOA

Bihar Zaragozara joango gara 18:00etan aurkari gogor baten aurka lehiatzeko: CD Pinseque, gaur egun taulako bigarren postuan dagoena, eta hemendik denboraldi amaierara arte lidertza lortzeko borrokatuko duena. Izan ere, soilik 3 dira asteburuko gure aurkaria lehen sailkatuarengandik (SCDR Anaitasuna) urruntzen dituen puntuak, eta San Juanen aurka 5-2ko emaitzarekin galtzetik datozela kontuan hartuta, ziur gaude oraingoan ez dutela egoera errepikatzen utziko, are gutxiago etxean jokatuta. Horren aurrean, gure taldeak azterketa lan sakona egin du astean zehar, ahulguneak eta indarguneak lantzen eta indartzen aritu baita. Gainera, gogora dezagun lehen itzuliko norgehiagokan, gutxi falta izan zitzaigula Zaragozako taldeari etxean irabazteko, 3 puntuek [...]

2023-03-30T23:09:46+02:0030/03/2023|

2-1 ESTU BATEK 3 PUNTU EMAN DIZKIGU UNE ERABAKIGARRIAN

Gaur Ibararte talde nafarraren bisita jaso dugu, arrisku postuetatik irten eta mailari eusteko borrokan dagoen taldea. Guri dagokigunez, Otxartaberen aurkako porrotak min handia eman badu ere, bagenekien etxeko lanak ondo egin behar genituela helburutik ez aldentzeko. Gainera, partida hasi baino minutu batzuk lehenago, San Juanek Pinsequeren aurka lortutako garaipenaren berri eman ziguten. Horrela, 3ren batuketa ezinbestekoa zen. Horrela, Marcos, Oscar, Dylan, Chuky eta Txikirekin hasi dugu partida. Hasierako minutuetan, talde batek eta besteak ez zuten aukera argirik sortu. Oro har, jokoa desordenatuta zegoen eta komunikazioa falta zen. Beraz, ikusi dugu, saiatu arren, pilota kanpora ateratzen zela etengabe, defentsak ekintzak [...]

2023-03-25T21:28:13+01:0025/03/2023|

BUELTA ETXERA GOZATZEN JARRAITZEKO

Etxetik kanpo bi partida jokatu ondoren, bihar Belabietara itzuliko gara 25. jardunaldiari dagokion  norgehiagoka inoiz baino gogotsuago jokatzeko. Gainera, Otxartaberen aurkako porrotak postu bat jaistea ekarri du, eta horrek esan nahi du bosgarren jarri garela, gure ametsetik puntu bakarrera. Horrela, oso argi daukagu geratzen diren partida guzti-guztiak final bat izango balira bezala biziko ditugula. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken-aurreko postuan dago, 20 punturekin, 5 garaipen, 5 berdinketa eta 14 porroten ostean. Hala ere, parekotasunak ere jarraitzen du agintzen sailkapeneko azken postuetan, eta beraz, ez dago zalantzarik nafarrek gogor borrokatuko dutela mailari eusteko. Horri aurre egiteko, gure taldeak gogor entrenatu du [...]

2023-03-24T06:21:47+01:0024/03/2023|

HELBURU ARGIA DUGU

Ezin izan zen. Talde morea, larunbat honetan Bilboko San Inazio auzoan jokatu ostean, punturik gabe itzuli zen Ibarrara; gure interesak kolokan jarri zituen Otxartaberen aurka 4-1 galduta, argi eta garbi erakusten du Bilboko taldea gure gainetik dagoela sailkapen batean, izan ere, play-offetan sartzen den 4. postua oso garesti salduko dute toki preziatu hori lortzeko lehian dauden talde guztiek. Gure taldea Eric eta Iliasen iraupen luzeko bajekin baldintzatuta abiatu zen Bizkaiara, eta hori nahikoa ez balitz, Alvarorena gehitu behar zaio, izan ere, tendoi errotuliarran duen tendinitisarekin gelditu egin behar izan baitu. Gure harrobikoarentzat ere luze joango dela ematen du. Hemendik, [...]

2023-03-19T23:29:22+01:0019/03/2023|

BISITA SAILKAPENEKO HIRUGARRENARI

Bihar Bilbora joango gara denboraldiko hogeita laugarren jardunaldia jokatzera. Bertan, Otxartabe CD izango dugu zain, gaur egun 8 puntu gehiagorekin taulan gure aurretik dagoen taldea. Zentzu horretan, badakigu bizkaitarrek beti jakin izan dutela goiko postuetan mantentzen, eta baieztatu dezakegunez, aurten ere egin dute lan ona hirugarren postu hori merezi ahal izateko. Hori kontuan hartuta, gure jokalariek ondo entrenatu dute astean zehar, eta prest daude erronka handi honi aurre egiteko. Gainera, batzea ezinbestekoa da oraindik, Zierbena eta San Juan etxean irabaztetik baitatoz. Are gehiago, nafarren kasuan, Otxartaberen aurka jokatu zuten eta 3 puntu batu zituzten 7-2ko emaitza sendoarekin. Aipatutako guztia [...]

2023-03-17T16:01:18+01:0017/03/2023|

JOTA ARREGUI: “OSO PARTIDA GOGORRA IZAN DA“

Larunbatean Almonacid de la Sierrara joan ginen hogeita hirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzera. Astean zehar aurreratu genuen bezalaxe, une honetan porrot egiteak min handia egingo liguke, eta horregatik, ondo genekien zeri egin behar genion aurre. Horrela, Dani, Oscar, Uri, Txiki eta Boli bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Ia lehen zati osoan zehar ikusi genuen berdintasun nabarmena kontuan hartuta (Almonaciden defentsa baxua oso ondo egituratuta zegoen), ez zen harritzekoa izan lehen gola hain berandu heldu izana. Izan ere, atsedenaldirako minutu bat falta zela iritsi zen, Chukyk aldeko penaltia bota zuenean (0-1). Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Oscar, Chuky, Uri eta Bolik eman zioten [...]

2023-03-13T22:59:26+01:0013/03/2023|
Go to Top