NORGEHIAGOKA GARRANTZITSUA MADRILGO LURRETAN
Asteburu honetan, Madrilera bidaiatuko dugu mailara igo berri den Futsal Villaverde taldearen aurka lehiatzeko. Belabietatik garaiz irten, bidean bazkaldu, eta asmoa da atseden hartzeko denborarekin iristea gure helmugara, horrelako bidaia luze baten ondoren garrantzitsua baita. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 11. postuan dago 22 puntu pilatuta. 7 partida irabazi, 1 berdindu eta 10 galdu ditu, eta bere estreinaldia oso ona izan ez bazen ere, egoera iraultzen hasi da. Izan ere, ezin dugu ahaztu madrildarren aurka jokatu genuen lehen partidan izugarri kostatu zitzaigula garaipena lortzea eta euren 5eko jokoari aurre egitea. Zentzu horretan, gure entrenatzaileak oraingoan ere gogoratu nahi izan du “oso [...]