Belabietan jokatuko den urteko azken partidua / Último partido del año en Belabieta
Hamalaugarren jardunaldia Belabietan jokatuko da, larunbatean 18:30etik aurrera, Sala Quinto F.S. aragoiar taldearen aurka. Etxean jokatuko den 2015eko azken partidua izango da. Piparreroak Ebrosalaren aurka 4-2 galdu ostean iritsiko dira partidu honetara. Galdu ez ezik, taldeak, garesti ordaindu behar izan du, gainera. Lesioagatik bajan dauden Unai eta Uzkuduni, orain, Arrosen baja gehitu behar zaio, orkatileko lesioa ez zaiolako sendatu. Hirurak mediku taldearekin lanean dihardute baina hurrengo norgehiagokara baldintza onean iristea zaila izango da. Aurten ere, Lauburuko entrenatzaileak asteko entrenamenduak prestatzen zailtasunak ditu, lanagatik edota lesiogatik bajak direla eta. Sala Quintoren aurka jokatu beharko dute larunbatean; Zaragozako 2000 biztanleko herri batetik [...]