LORTU EGIN DUGU!!!
Atzo Iruñera joan ginen denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat jokatzera. Denbora daramagu norgehiagoka honen garrantzia nabarmentzen, eta, nahiz eta aurkariarek baja nabarmenak izan, jakin bagenekien asko sufrituko genuela aurretik genituen 40 minutuetan zehar. Horrela, Chuky, Boli, Uri, Oscar eta Dani izan ziren hasierako bostekoa, eta urduritasunak % 100ean ez egotea eragin zuen. Horren aurrean, Anaitasuna indartu egin zen, eta 8. minutuan gola sartu zuen falta batetik (1-0). Golak min handia eman zuen, baina handik bi minutura, partida berdindu zuen Bolik, Oscarren jaurtiketa baten ondorengo aldaratzea aprobetxatuta. Aurrerago, atsedenaldirako 7 minutu baino gutxiagora, Ikerrek 1-2koa jarri zuen markagailuan, ekintza bikaina borobildu [...]









