BUELTA ETXERA GOZATZEN JARRAITZEKO
Etxetik kanpo bi partida jokatu ondoren, bihar Belabietara itzuliko gara 25. jardunaldiari dagokion norgehiagoka inoiz baino gogotsuago jokatzeko. Gainera, Otxartaberen aurkako porrotak postu bat jaistea ekarri du, eta horrek esan nahi du bosgarren jarri garela, gure ametsetik puntu bakarrera. Horrela, oso argi daukagu geratzen diren partida guzti-guztiak final bat izango balira bezala biziko ditugula. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken-aurreko postuan dago, 20 punturekin, 5 garaipen, 5 berdinketa eta 14 porroten ostean. Hala ere, parekotasunak ere jarraitzen du agintzen sailkapeneko azken postuetan, eta beraz, ez dago zalantzarik nafarrek gogor borrokatuko dutela mailari eusteko. Horri aurre egiteko, gure taldeak gogor entrenatu du [...]









