PUNTU ERABAKIGARRIA EKARRI DUGU BURGOSETIK
Gaur eguerdian Burgosera abiatu gara 19. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Positiboki dinamika onari eusteko gogotsu, Dani, Zaldua, Raul, Eñaut eta Cecirekin hasi dugu norgehiagoka. Lehen minutuak ez dira batere onak izan. Galera asko izan ditugu, eta ondorioz, etxekoek behin baino gehiagotan izan dituzte aukera bikainak. Hala ere, ez dute lortu markagailua estreinatzea, batzuetan amaieran huts egin dutelako, eta beste hainbatetan, Dani agertu delako. Horri esker, pixkanaka, erreakzionatzen hasi gara. Gainera, Burgoskoak defentsan pista erdian itxaron arren, aukera bat edo beste sortzen jakin izan dugu. Horretan murgilduta, atsedenaldirako 7:31ren faltan iritsi da lehen gola, Zalduaren eskutik, area barrutik (0-1). Segundo batzuk [...]