FUNTSEZKO 3 PUNTU JOKOAN

Bihar etxean jokatuko dugu bigarren aldiz jarraian arratsaldeko 18:00etan, eta talde nafar bat hartuko dugu beste behin, oraingoan, Tudelano Ribera Navarra. Hamahirugarren postuan kokatuta, soilik 3 puntu behar dituzte Tuterakoek sailkapenean gu harrapatzeko, beraz, talde batentzako zein bestearentzako funtsezko den neurketa baten aurrean gaude. Gainera, Gabonak iritsi baino lehen izango dugun azken-aurreko norgehiagoka izango da, eta, duela zenbait jardunalditik errepikatzen gatozen bezala, ezinbestekoa da lehen itzulia amaitzeko geratzen zaigun azken bultzada hauetan guztietan batzea. Zentzu horretan, Diestrok jokalari guztiak deitu ditu, Beñi izan ezik; izan ere atzo lesionatu egin zen entrenamenduan, eta ezin izango du jokatu (badirudi zuntz haustura [...]

2023-12-15T18:45:09+01:0015/12/2023|

MIKEL DIESTRO: “JOKOAREN FASE GUZTIETAN IZAN DIRA HOBEAK”

Larunbatean Vulcanizados Ruiz Tafa FSren aurka jokatu genuen Ligako hamabigarren jardunaldia. Aspaldiko ezagunak izanik, bagenekien akats bakar batek partida gogorrek eskatzen duten mailan ez egotera eramango gintuela. Eta hala izan zen. Intentsitate handiarekin presionatzen, bat bera ere ez barkatzen, eta etengabe abaguneak sortzen, nafarrak izan ziren nagusi hasieratik amaierara arte. Are gehiago, bi akatsek haien indarrak gutxitzea eragotzi ziguten, eta, 13. eta 14. minutuen artean, bi gol egin zituzten: lehena lapurreta bati etekina aterata, eta bigarrena, berriz, alboko sake baten ondorengo bolea bat errematatuta. Horren aurrean, Diestrok 5eko jokoa aukeratu zuen, baina helburua lortu ezinik, 0-2koarekin joan ginen atsedenaldira. Aldageletatik [...]

2023-12-11T18:34:14+01:0011/12/2023|

DINAMIKA MANTENTZEA, BATZEN JARRAITZEKO

Larunbatean Vulcanizados Ruiz Tafa talde nafarra hartuko dugu etxean. Azken bi jardunaldietan 6 puntu batu ondoren, sentsazioak positiboak dira berriro, eta, gainetik dauden taldeak harrapatzetik hain gertu egonik, jardunaldiz jardunaldi 3 puntu lortzen jarraitzea besterik ez dugu buruan. Zentzu horretan, larunbateko partida, beste guztiak bezalaxe, gogorra izango da. Pasa den urtea sailkapenaren erdialdean amaitu bazuen ere, Tafa beti egon da deitua goiko postuetan egotera. Izan ere, 21-22 denboraldian Ligako txapeldun izan zen, eta lorpen horretan parte hartu zuten jokalari asko mantentzen jarraitzen du, esperientzia eta kalitate handikoak direnak, 2B mailan aski ezagunak. Gainera, aurten, indarra eman dien jokalari gehiago gehitu [...]

2023-12-07T21:44:17+01:0007/12/2023|

3 PUNTU ETA BEDERATZIGARREN POSTUA

Larunbatean Segoviara joan ginen Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatzera. Dani, Raul, Txiki, Chuky eta Ivanekin hasi genuen partida, eta altu presionatzen, lehen bi faltak goizegi iritsi ziren. Hala eta guztiz ere, aukerak ere iritsi ziren berehala, besteak beste, estrategia-ekintza ona egin genuenean. Bertan, defentsak buruz urrundu behar izan zuen baloia. Aldi berean, etxekoek ere gero eta presio handiagoa egiten hasi ziren, baina ondo erantzuten genuen Chuky pibot bezala ari zela pase luzeekin jokatzen. Bitartean, Raulen lapurreta batean izan genuen abagune argi bat, baina, baloia Ivani bidali ondoren, urrun geratu zen azken hau zerbait lortzetik, defentsa ondo itxi baitzen. Segundo batzuk geroago, [...]

2023-12-04T22:08:31+01:0004/12/2023|

SEGOVIATIK ALBISTE ONAK EKARTZEKO IRRIKITAN

Larunbatean Segoviara joango gara Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatzera (18:30ean, San Cristobal Udal Kiroldegian). Denboraldian egin beharko dugun bidaia luzeenetako bat da asteburu hontakoa, eta, beraz, goizean goiz irtengo gara Ibarratik, garaiz iritsi, eta partida hasi aurretik zertxobait deskantsatu ahal izateko. Aurkariari dagokionez, 2B mailra igo berria da, eta zortzigarren postuan dago 14 punturekin. Horrekin lotuta, oraindik jaitsierako postuetatik gertuegi jarraitzen dugun arren, puntu bakarrak aldentzen gaitu segoviarrengandik; izan ere, taularen erdiak aldatu gabe jarraitzen du, azken aste hauetan nagusi izan den berdintasuna mantentzen delarik.  Horrela, bigarren itzulira gure egungo egoera asko aldatuko lukeen lasaitasunarekin joateko erabakigarria izan daitekeen topaketa bati [...]

2023-11-30T22:09:39+01:0030/11/2023|

KOSTATA, BAINA IRITSI DIRA FUNTSEZKO 3 PUNTU

Larunbatean SCDR Anaitasunaren aurka jokatu genuen Ligako hamargarren jardunaldia. Zaleen berotasunak Ibarrak egun horretan zituen gradu baxuei egin zien kontrastea, eta hala, batere erraza izango ez zen beste erronka bati ekin genion. Marcos, Raul, Avaro, Ceci eta Zalduarekin hasi genuen lehen zatia, eta lehen minutuak abaguneez beteta egon ziren berdeentzat. Markagailua estreinatzeko zorian egon ziren hasieratik, baina, besteak beste, Raul bigarren zutoinean ondo ipini, eta taldeko ekintza on bat golean amaitzea eragotzi zuen. Handik gutxira, Dylanek egin zuen antzeko zerbait, eta horrela saihestu genuen, beste behin, markagailua kontran estreinatzea. Hala ere, gero eta gehiago sortzen jarraitu zuten, eta horren aurrean, [...]

2023-11-27T19:56:31+01:0027/11/2023|

BEHAR GENUEN SENTSAZIOAREKIN ITZULIKO GARA LIGARA

Larunbatean Ligari helduko diogu berriro, eta SCDR Anaitasuna hartuko dugu Belabietan. Etxean jokatuko dugun Ligako lehen partida izango da, eta, ohi bezala, 18:30ean jokatuko dugu. Aurkariari dagokionez, gogora dezagun gauzak oso ondo egin zituela 22-23 denboraldia lehen postuan amaitzeko, eta, gaur egun, mix ona duela taldeko ezaugarrietan: beteranoen eskarmentua eta iritsi berrien gaztetasuna. Gainera, bederatzigarren jardunaldian San Cristobalen aurka etxean lortu zuten puntuarekin, 14 batu dituzte guztira, eta beraz, puntu bakarrak aldentzen ditu Tafa, Juventud del Círculo, San Juan eta Alcorcon taldeetatik, zeinak seigarren, bosgarren, laugarren eta hirugarren postuan dauden, hurrenez hurren. Horrela, jakin badakigu nafarrak 3 puntuen bila [...]

2023-11-23T22:34:08+01:0023/11/2023|

MEREZITAKO AGURRA ERREGE KOPARI

Errege Kopako laugarren kanporaketa jokatu genuen atzo, eta a zer-nolako esperientzia! Izan ere, ezin ahaztu irailean hasi genuen bidai honetan gainditu behar izan ditugun topaketak: Cintruénigo, Antiguoko, Wanapix Sala 10... Guztiak izan dira aurkari gogorrak. Ildo horretan, honaino iristeak suposatu duen ahalegina dela eta, emozioz beteta egin genuen salto pistara; are gehiago jakinda Belabieta berriko harmailak beteta zeudela, eta Nafarroako gure bizilaguna den Osasuna Magna (CD Xota) maila goreneko aurkaria genuela parez-pare. Dani, Raul, Txiki, Chuky eta Zaldua bostekoarekin hasi genuen partida, eta Osasunak, aldiz, Alejandro Palazon, Ion Cerviño, Andrés Geraghty, Pachu eta Dani Saldiserekin. Presio altu batekin estututa [...]

2023-11-22T21:34:21+01:0022/11/2023|

ESPERIENTZIA AHAZTEZINA GURE ZAIN

Gaur, 20:00etan, Errege Kopako laugarren kanporaketa jokatuko dugu Belabietan, eta Osasuna Magna taldearen bisita jasoko dugu, Lehen Mailan jokatzen duen gure bizilagun nafarra. Areto futboleko elitean dagoen talde bat hartzea esperientzia ahaztezina izango da, eta horrelako partida bat jokatzeko aukera izate hutsak hunkitu egiten gaitu. Gainera, gure 2B mailako taldeak etxeko gisa Belabietan jokatuko duen lehen neurketa ere izango da, eta horrek askoz ere bereziagoa egiten du dena. Aipatutako guztia kontuan hartuta, gure entrenatzaileak jokalari guztiak deitu ditu, Gorka izan ezik, Beñat Zaldua ez bezala, ez baita osatu izan zuen lesiotik. Era berean, azkenaldian protagonista izaten ari den Euskal Ligako [...]

2023-11-21T14:35:19+01:0021/11/2023|

3 PUNTUAK EZ ZIREN BIZKAITIK MUGITU

Larunbatean Zierbenara joan ginen Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatzera. Bihar jokatuko dugun Errege Kopako partidagatik aste ezberdina izan arren, plantilla osoak bazekien gure ontziak azken aldian hartutako norabidea aldatu beharra zegoela. Horrela, puntuak lortzeko gogotsu, bateria kargatuta iritsi ginen Bizkaira. Dani, Txiki, Chuky, Dylan eta Raul bostekoarekin hasi genuen neurketa, eta bosgarren minutuan, etxekoek markagailua estreinatu zuten lapurreta bati esker iritsi zen jaurtiketa batekin. Handik lau minutura, 2-0ekoa islatzen zuen emaitzak, kontraeraso azkar bati amaiera bikaina ematen asmatu baitzuten bizkaitarrek. Gehiagorako gosez, Zierbenak hirugarren golarekin itxi zuen lehen zatia, gure ate hutsak eman zien aukera galdu gabe. Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, [...]

2023-11-20T19:52:18+01:0020/11/2023|
Go to Top