3 PUNTU BALIOTSU LAUBURU IBARRA MAHALARENTZAT
Lauburu Ibarra Mahalak 16. jardunaldia jokatu zuen larunbatean Belabietan Zabalgana Zarauna taldearen aurka. 2B mailan bezalaxe, Euskal Ligan ere puntu berdintasuna da protagonista sailkapenean. Hortaz, astero batzea funtsezkoa da goiko postuetan mantendu ahal izateko. Horretaz jakitun, pista erdiko defentsa itxia burutu zuten bisitariek, baloia lapurtu eta kontraerasoak lantzeko helburuarekin. Horren aurrean, moreek aukera onak izan zitutzten markagailuan aurrea hartzeko, baina ez zuten asmatu eraso posizionalean, ezta estrategian ere. Minutuak pasa ahala, sakontasuna galtzen joan arren, erritmoa mantendu eta aukerak sortzen jarraitu zuten ibartarrek. Dena den, 0-0-eko markagailuarekin iritsi zen atsedenaldia. Aldageletatik bueltan, erritmoa handitu eta minutu batean bi gol [...]








