LORTUTAKO HELBURU BAT ETA LORTZEKE DAGOEN AMETS BAT
Larunbat honetan bigarren faseko bigarren itzuliari hasiera emango dio gure taldeak eta etxetik kanpo jokatuko du 18:00etan Pinseque A.D taldearen aurka. Jotak zuzentzen dituenak Tafallan jokatutako azken partida galtzetik datoz, baina oraindik ere ilusioari eusten diote. Jotak ere halaxe zioen: guztien jarduna eta ahalegina izugarria da eta, horri esker, "Play Off-ean egoteko aukeraren atzetik jarraitzen dugu". Ezarritako helburua lortzea oso berezia da eta, gure taldeak, Koparako sailkatzean berea lortzeaz gain, haratago doaz eta igoera Play Off horrekin amets egiten dute orain. Gure jokalarien inplikazioaren eta hazten jarraitzeko gogoaren beste adibide bat. Aurkariari dagokionez, Aragoiko taldea bosgarren postuan dago gaur [...]