OHOREZKO JUBENIL MAILAK HASIERA EMANGO DIO BIGARREN FASEARI
Larunbat honetan Aitor Arevaloren mutilek hasiera emango diote bigarren faseari eta Belabietan jokatuko dute E.F.S Siero “A” taldearen aurka, arratsaldeko 17:00etan. Ametsezko lehen fase bat amaitu ondoren, ilusio handiz eta urrutira iristeko gogoz ekingo dio bigarren faseari Lauburu Ibarra Mahalak. Aurkariari dagokionez, Arevaloren arabera, oso talde lehiakorra da eta maila honetan finkatuta dago. Gainera, kirol honetan eskarmentu handia duen entrenatzaile baten zuzendaritzapean daudela azaldu du gure entrenatzaileak. Aitorrek ere asturiarren jokoa aztertu du: "pista erdian aldaketak egiten dituen talde baten aurrean gaude, erasoan 3-1 sistema erabiliz jokatzen duena. Baloia berreskuratzen duenean korrika egitea gustatzen zaio, eta bizia da pilotak atzera [...]