BESTE BORROKA BAT TAULA GAINEAN MANTENDU AHAL IZATEKO
Bihar Full Energia Zaragoza B taldearen bisita jasoko dugu Belabietan. Beti bezala, 18:30ean hasiko da partida, eta espero dugu beste behin zaleak lagun izatea bidaia berri honetan. Aurkariari dagokionez, 2B mailara pasa den urtean igo bazen ere, gaztetasun eta esperientzia nahasketa ona du, oso ondo daki zer egiten duen eta 22 puntu biltzen ditu dagoeneko. Horri dagokionez, sailkapeneko 11. postuan kokatzen da gaur egun, postu ona hurrengo arrazoiagatik: berdintasunak agintzen jarraitzen du taularen erdiko taldeen artean. Izan ere, soilik 4 puntuk urruntzen dituzte Zaragozakoak bosgarren sailkatutik. Zentzu horretan, ezinbestekoa da astebururo, eta norgehiagoka bakar batean huts egiteak ondorio latzak [...]









