BERE OINARRIAZ OSO HARRO SENTITZEN DEN KLUBA
Hilabete pare bat daramagu Euskadiko Selekzioaren entrenamendu deialdiak iragartzen, gure jokalarietako askok hartu baitute parte horietan. Ermuan, Donostian, Bilbon, Etxabarrin, Portugaleten, Pasaian... Euskal Herriko hainbat leku zeharkatu ditugu, gure nortasuna ilusio handiz ordezkatu dugularik. Zalantzarik gabe, aukera paregabe eta oso berezi batetaz ari gara, edozein gazte edo neraberen erretinan beti grabatuta geratzen dena. Entrenamendu saio guztiak amaitu ondoren, Espainiako Txapelketak heldu ziren. 12 urtez azpiko Selekzioak apirilaren 4tik 8ra bitarte Almerian jokatu zen txapelketan hartu zuen parte. 14 urtez azpikoa, berriz, Tarragonara joan zen apirilaren 11tik 15era eta, azkenik, 16 eta 19 urtez azpikoak Chiclana de la Fronterara joan [...]









