UNE ERABAKIGARRIA IRITSI DA LAUBURURENTZAT
Ligako hogeita batgarren jardunaldira iritsita, hemendik aurrerako guztia erronka da Alfredo Hualdek zuzendutako mutilentzat. Taldeak bost garaipen lortu ditu jarraian eta horrek jokalarien kontzentrazio eta inplikazio maila islatzen du. Gainera, gorenera iristea ahalbidetuko duten asmo handiko helburuak lortu nahi badira, hau da mantendu beharreko jarrera. Joan den asteari dagokionez, talde moreak Zaragozara bidaiatu zuen defentsan irmotasunez eutsi eta erasoan aukerak sortzeko ideiarekin; joko maila hori 40 minutuetan mantentzeko asmoz. Dena den, bazekiten erraza izango ez zen partida bati aurre egin beharko ziotela. Hala adierazten zuen jokalarietako batek, Andoni Agirrezabalak: "Aurkariaren beharrak eta eskaintzen duen maila lehiakorra ikusita, hasieratik genekien [...]