Lauburuko lehenengo taldearen staff teknikoak abuztuaren 9ko ostegunean hasiko den aurre-denboraldiaren prestaketa plan bat diseinatu du. Egun horretan lehenengo taldeko guztiak daude deituak, filialeko eta jubenileko jokalari batzuez gain. Lehenbiziko hitzordu honek proba fisikoak egiteko eta lehenengo kontaktua egiteko balioko du.
Aurre-denboraldi honetako egitarau honen barnean, moratuek jokatuko dituzten lagunartekoen lehenengo bi partiduak daude; bat Zierbenaren kontra Bizkaian abuztuaren 18an, 18:00etan eta bestea Ibarran, abuztuaren 25ean 12:00etan, Ibarrako jaien erdian. Ondoren, Antiguokoren kontra jokatuko dute, hirugarren mailan dagoen talde gipuzkoar berria, eta abuztuaren 29ko asteazkenean izango da, Ibarran 20:30ean. Aurre-denboraldiko hitzordu gorena irailaren 1ean izango da, 18:00etan. Bertan, Lauburu KE Ibarra afizioaren aurrean jarriko da UJS Toulouse taldearen kontra jokatzeko, lehenengo mailako frantziar taldea. Aurre-denboraldia Antiguokok Donostian antolatzen duen Donostia Hiriko Torneoa, lauko torneoan lehiatuz amaituko da, irailaren 8ko larunbatean Tafatrans Vulcanizados Ruiz, Otxartabe eta Antiguoko anfitrioiaren kontra jokatuz.
Honekin, lehenengo taldea forman iristea espero dugu 2018-2019ko liga berri eta zirraragarri honetara.
Aurre-denboraldiko datak, 2018-19 Lauburu KE Ibarra:

  • 18 Abuztua, larunbata: Zierbena – Lauburu KE (18:00)
  • 25 Abuztua, larunbata: Lauburu KE – Zierbena (12:00)
  • 29 Abuztua, asteazkena: Lauburu KE – Antiguoko (20:30)
  • 1 Iraila, larunbata: Lauburu KE – UJS Toulouse (18:00) AURKEZPENA
  • 8 Iraila, larunbata: Donostia Hiriko Torneoa (Antiguoko Lauko Torneoa) Lauburu KE – Antiguoko, Otxartabe, Tafatrans Vulcanizados Ruiz