Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean
Pasa de asteburuan Laubururen aurkariari Ibarran ez agertzeagatik ireki zaion espedientearen ebazpena ateratzear dagoelarik, Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenara bidaiatuko du larunbatean ligako seigarren jardunaldia jokatzeko asmotan. Arratsaldeko lauetan izango da norgehiagoka Bizkaiko herri honetan, eta Ibarrako espedizioa 13:00etan aterako da Belabietatik. Ez agertzeagatik irekitako espedientearen ostean, eta egindakoa justifikatuz aurkariak berak aurkeztutako idatziaren ondoren, hartuko den ebazpenaren zain daude ibartarrak, hau da, partida beste egun batean jokatu beharko duten edo [...]