Lauburu Ibarra Mahala Polancora abiatuko da larunbatean Mar Rock Kantabriarraren kontra jokatzeko asmoz. 16:00etan hasiko da norgehiagoka eta Ibarrako espedizioa 12:20an aterako da Belabietatik. Taldearen asmoa beste garaipen bat gehiago lortzea da, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko.
Tolosako inauterietan izandako atseden astearen ostean, Aitor Arevaloren mutilak asteazkenean berrartu zituzten entrenamenduak larunbateko hitzordua prestatzeko. Kantabriako talde hau sailkapenean azken postuan dago, baina azken jardunaldietan nabarmen hobetu duela erakutsi du eta beren lehenbiziko puntuak lortzeko zorian egon da.
Entrenatzailearen hitzetan: “Sailkapenari begiratu eta aurkaria azken postuan dagoelako norgehiagoka irabaziko dugula pentsatzea akats bat da; Eskoriatza eta Gora Bilbao taldeen etxean partida onak jokatzetik datorren taldearen aurrean jarriko gara, kostatako porrota izan baitzuten. Kategoria honetarako golak sartzeko gaitasun gutxi duten bi talde neurtuko gara eta joa handiena erakusten duenak aterako du norgehiagoka aurrera. Golak egiteko okasio asko sortu behar izaten dugu, gure eraginkortasun maila oso baxua da-eta”.
#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra