Ohorezko Maila garaipen gehiago lortzen saiatuko da Polancon

Lauburu Ibarra Mahala Polancora abiatuko da larunbatean Mar Rock Kantabriarraren kontra jokatzeko asmoz. 16:00etan hasiko da norgehiagoka eta Ibarrako espedizioa 12:20an aterako da Belabietatik. Taldearen asmoa beste garaipen bat gehiago lortzea da, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Tolosako inauterietan izandako atseden astearen ostean, Aitor Arevaloren mutilak asteazkenean berrartu zituzten entrenamenduak larunbateko hitzordua prestatzeko. Kantabriako talde hau sailkapenean azken postuan dago, baina azken jardunaldietan nabarmen hobetu duela erakutsi du eta beren [...]

Lauburu Belabietara itzuliko da guztia lortzeko helburuarekin

LAUBURU KE IBARRA – OTXARTABE C.D. Ibarrak etxean jokatuko du berriro larunbatean. Belabietan azkena jokatutako norgehiagokatik hilabete pasa denean, Alfredo Hualderen mutilak bere kantxara itzuliko dira garaipenaren bidea berrartzeko asmoz, Burgosen pasa den astean lortutako berdinketa gazi-gozoaren ostean are gehiago. Zaila izango da baina; Ibarrara datorren aurkaria kategoriako handienetakoa da-eta. Igo berria izan arren, bilbotarrak izen handiko lantaldea osatu zuten. Lehenengo eta bigarren mailan ibiliak diren jokalariak dituzte tartean. Guztien [...]

2019-01-18T19:17:32+01:0018/01/2019|Tags: , , , |

680 kilometro gailurrera bidean

FUTSAL IBI – MUSEO DEL JUGUETE C. F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Lauburuk ikasturte honetako irteerarik luzeenari egingo dio aurre asteburuan. Asteburua diogu, ibartarrak ostiralean aterako baitira Alacantera bidean, larunbatean Futsal Ibi-Museo del Juguete CFS taldearen kontra jokatzeko asmoz. Antolakuntza aldetik esfortzu handia izan da klubarentzat eta lantaldea ere kontzientea da jokoan dagoen puntu bakoitzaren balioaz. Lidergorako puntu bakarrera eta tarte estu horretan sei talde egonda, Alfredo Hualderen mutilak pasa [...]

2018-12-06T22:56:14+01:0006/12/2018|Tags: , , , |

Urrezko puntuak dira goraka doan Lauburu batentzat

LAUBURU KE IBARRA – C.D. ESCUELAS CIUDAD GUADALAJARA F.S. Pasa den astean jokatutako derbian hiru puntuak eskuratu ostean, moreek Belabietara itzuliko dira beste aurkari zuzen baten aurrean jartzeko, Guadalajara taldea. Larunbatean izango da 18:30etik aurrera. Egutegiaren kapritxoz, sailkapeneko lehenengo postuetan dauden taldeen kontra jokatzea egokitu zaio Laubururi ligaren lehenengo heren honetan. Hala, larunbatean ligako bederatzigarren jardunaldia jokatutakoan, Ibarra, seigarren postuan kokaturik, aurretik doazen bost aurkarien kontrako norgehiagokak jokatuta izango [...]

2018-11-08T19:56:07+01:0008/11/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala garaipenetik geroz eta hurbilago

Lauburu Ibarra Mahalak 5-3 galdu zuen Castro Urdialesen kontra, punturik lortu gabe jarraitzen duelarik laugarren jardunaldiz jarraian. Ibartarrak maila handiz lehiatu zuten ligako egungo txapeldunaren aurka, baina hutsik etorri ziren emaitza azken unetan erabaki zen norgehiagoka jokatzetik. Markak pistako hiru laurdenetan estutuz hasi zuten partida bi taldeak, baloia aurkariaren atetik hurbil lortu nahian. Norgehiagoka prestatzeko garaian, aurkariaren indarguneak eta joa ezagututa, entrenatzaile moreak banakako defentsa bat proposatu zuen, Iker [...]

2018-10-22T09:37:25+02:0022/10/2018|Tags: , , , |
Go to Top