Ohorezko Maila garaipen gehiago lortzen saiatuko da Polancon

Lauburu Ibarra Mahala Polancora abiatuko da larunbatean Mar Rock Kantabriarraren kontra jokatzeko asmoz. 16:00etan hasiko da norgehiagoka eta Ibarrako espedizioa 12:20an aterako da Belabietatik. Taldearen asmoa beste garaipen bat gehiago lortzea da, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Tolosako inauterietan izandako atseden astearen ostean, Aitor Arevaloren mutilak asteazkenean berrartu zituzten entrenamenduak larunbateko hitzordua prestatzeko. Kantabriako talde hau sailkapenean azken postuan dago, baina azken jardunaldietan nabarmen hobetu duela erakutsi du eta beren [...]

Titulua lortzeko hautagai den taldearen aurrean hitzordu garrantzitsua

TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Sei puntu balio duten partida horietako bat jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako titulua lortzeko bidean aurkari zuzenaren kontra jokatuko du-eta. Hualderen mutilak Tafallako kantxa zailera joan beharko dute lehiaketa zirraragarri honetan guztiaren bila doazela erakustera. Lehenbiziko lau sailkatuak bi puntuko aldearekin egonda eta jarraitzaileak atzetik estutzen ari diren honetan, edozein estropezuk indarra galtzera eramango luke, izan ere, saria eramateko hautagaiak zortzi ere [...]

Title

Go to Top