Alfredo Hualdek Lauburu KE Ibarran jarraituko du
2018-2019 denboraldian 2.B Mailako taldea gidatzeko Alfredo Hualde nafarrarekin berritze akordioa itxi berri du Lauburu KE Ibarrak. Denboraldiaren azken sprintean hirugarren postua eta Errege Koparako pasea lortzeko lehian, tekniko nafarraren etorkizuna alde batera utzita zegoen, baina bi aldeen arteko harreman bikainak Ibarran jarraituko zuela iragartzen zuen. Tekniko nafarrak klubarekin eta bere kirol zuzendaritzarekin duen sintonia erabatekoa da. Esfortzu izugarria egiten du, eta distantzia, egoera pertsonala edota lan arazoak dira klubarekin harremana zailtzen dutenak. Juanan Rodriguezek, klubeko Kirol Zuzendariak, honela zioen: “Egindako lanagatik eta maila berean duen giza-kalitateagatik, Alfredo Hualdek berritzea erraz irabazi du, erakusten duen apaltasunarekin ingurukok zein aldagela bereganatu [...]