14 2018.06.14

Alfredo Hualdek Lauburu KE Ibarran jarraituko du

2018-06-14T12:09:12+02:0014/06/2018|Tags: , |

2018-2019 denboraldian 2.B Mailako taldea gidatzeko Alfredo Hualde nafarrarekin berritze akordioa itxi berri du Lauburu KE Ibarrak. Denboraldiaren azken sprintean hirugarren postua eta Errege Koparako pasea lortzeko lehian, tekniko nafarraren etorkizuna alde batera utzita zegoen, baina bi aldeen arteko harreman bikainak Ibarran jarraituko zuela iragartzen zuen. Tekniko nafarrak klubarekin eta bere kirol zuzendaritzarekin duen sintonia erabatekoa da. Esfortzu izugarria egiten du, eta distantzia, egoera pertsonala edota lan arazoak dira klubarekin harremana zailtzen dutenak. Juanan Rodriguezek, klubeko Kirol Zuzendariak, honela zioen: “Egindako lanagatik eta maila berean duen giza-kalitateagatik, Alfredo Hualdek berritzea erraz irabazi du, erakusten duen apaltasunarekin ingurukok zein aldagela bereganatu [...]

21 2018.05.21

Lauburuk eta Colo Colok partida bikaina oparitu zuten denboraldia agurtzeko (1-1)

2018-05-21T09:53:29+02:0021/05/2018|Tags: , |

Atzo arratsaldean Belabietara inguratu zen afizioak kalitate handiko areto futbolaz gozatzeko aukera izan zuen. Ibarra eta Aragoiko Colo Colo taldeen arteko neurketarekin amaitu zen goiz-goizetik hasitako areto futbol saio ikusgarria. 10:00etan hasi zen eguna, jubenil kategorian Gipuzkoako finalaren norgehiagokarekin. Alfredo Hualderen jokalariak beren anbizioaren eta lehiakortasun izpirituaren erakustaldia egin zuten atzokoan afizioaren aurrean, honela, 2017-2018 denboraldiko ligari agur esanez. Banako azken emaitzak ez du 40x20an ikusitako guztia islatzen, bi taldeak gol gehiago sartzeko aukera asko izan baitzuten. Sailkapenari dagokionez bi taldeak kantxara etxeko lanak eginak atera baziren ere, garaipena lortzeko grinarekin sartu ziren partiduan zaleen gozamenerako. Bi taldeak atetik urrun [...]

17 2018.05.17

Belabietak jai giroan agurtuko du Lauburu

2018-05-17T11:46:23+02:0017/05/2018|Tags: , |

LAUBURU KE IBARRA – COLO COLO Datorren larunbatean, lehenengo taldeak Belabietan Zaragozako Colo Colo taldearen kontra ligako bere azken partidua jokatuko du. Zorteak halaxe nahi izan du eta aurreko denboraldiko titulua berretsi duen ligako txapelduna eta sailkapenean hirugarren doan taldearen arteko norgehiagoka izango da denboraldi bikain honi amaiera emango diona. Jada Errege Koparako sailkapena lortuta, Alfredo Hualderen mutilak izango dute oraindik zer borrokatu. Moratuek etxean irabazi eta Sanjuandarrek Burgosen galduz gero, Lauburu bigarren postura igoko litzateke. Ia galdu gabeko bigarren itzuliaren ostean, moratuek harro egoteko hainbat erregistroekin eta multzoan gol gutxien jasan dituen taldea izaten amaituko du liga. Etxetik kanpora [...]

13 2018.05.13

Lauburuk zerua ukitu du Guadalajaran (1-3)

2018-05-13T22:38:30+02:0013/05/2018|Tags: , |

Bere historia emankorrean lehenengo aldia izango da Lauburu K.E. Ibarraren izena Errege Koparen aurreneko errondaren zozketan egongo dela. Lehenengo eta Bigarren Mailako talde guztiak parte hartuko duten torneoan egoteko saria iraila aldean jasoko du Lauburuk. Alfredo Hualderenak porrota bakarreko eta aurkarien jazarpen gogorreko bigarren itzuli baten ostean lortu duten harrapakina izan da. Hori baino garrantzitsuagoa, hala ere, neurri batean behintzat, klubari merezi duen postua itzultzearen lorpena da. Guzti hau atzoko partidaren ostean etorri zen, moratuek, atzokoan zuriz, ezer jokatzekorik ez eta umiltasunez jolastu zuen aurkari handi bat gainditu ondoren. Ibartarrak Guadalajara determinazio handiz garaitu zuten, intentsitate eta kontzentrazioarekin, atzoko [...]

24 2018.04.24

Lau finaletatik lehenengoa lortu du Lauburuk (1-8)

2018-04-24T08:47:59+02:0024/04/2018|Tags: , |

Ibarrak garaipena topatu zuen berriro Nalda errioxarrei bere kantxan irabazi ostean. Markagailuak erakusten duena baino norgehiagoka landuago batean, Alfredo Hualderen mutilak atsedenetik hurbil zeudela desorekatu zuten beren aldera partidua, minutu bakarrean hiru gol sartuta. Moratuek pista zaila dela jakitun, oso bizi sartu ziren partidan eta pazientziarekin. Hasierako minutuetan tokiko taldeak ibartarren baloi irteera Peñaren atetik hurbil saiatu ziren eragozten. Gol aukerak pareko izan ziren tarte horretan, langara joan zen Andoni Carlosenaren jaurtiketa bat eta Andoni Agirrezabalak eta Igor Echarrik egindako hurbilketa arriskutsu batekin lehenengo tantotik gertu egon ziren, baina tokikoek ere, harrapatutako bi kontrekin disgustu bat emateko zorian egon ziren. [...]

9 2018.04.09

Belabietatik ihes egin dute hiru puntuak egun txar batean (1-2)

2018-04-09T08:10:31+02:0009/04/2018|Tags: , |

Atzean uzteko moduko partidua ikusi genuen atzokoan Belabietan. Porrota ezagutu gabeko 10 jardunaldien bolada ona amaitu zen, Alfredo Hualderenak ez zuten asmatu jokoan askorik izan gabe oso lehiakor jokatu zuen eta hiru puntuak eraman zituen talde bat gainditzen. Norgehiagokaren lehenbiziko zatia itogin batek baldintzatu zuen, partidua bera berandu hasteaz gain, hainbat alditan geratu behar izan baitzen eta ondorioz, jokoaren erritmoa asmo mantsotu zen. Ibartarrak bisitariak baino hobeto sartu ziren partiduan. Bi taldeak bestearen arean saiatzen ziren aurkaria presionatzen, baina tokikoak ziren arriskuak sortzen zituzten bakarrak; estrategia ekintzetan gehienbat. Santurtzi geroz eta erosoago sentitzen zen pistan eta eskenatoki hori erabat aldatu [...]

5 2018.04.05

Amesten jarraitzeko, azken derbia Belabietan

2018-04-05T13:11:04+02:0005/04/2018|Tags: , |

LAUBURU KE IBARRA – F.S. SANTURTZI Larunbatean gure lehenengo taldeak denboraldiko azken derbia jokatuko du FS Santurtzi taldearen kontra, ligako 26. Jardunaldiari dagokion norgehiagokan. Txapelketa amaitzeko bost jardunaldi besterik ez dira falta eta ibartarrak bizkaitar talde indartsu hau jasoko dute larunbatean. Helburua, liga hirugarren postuan amaitzeko hiru puntu baliotsuak lortzea. Santurtzi taldea etxeko lanak eginda iritsi da ligako azken fase honetara, kanpaina bikaina burutzen ari dira eta permanentzia aspaldi irabazi zuten. Azken norgehiagokan, Segorberen kontra, Aitor Larrearen mutilak ezin izan zuten etxean irabazi, baina azken jardunaldietan eraman duten ibilbideak erakusten duena zera da, Guadalajararen aurrean berdinketa lortu zutela eta San [...]

26 2018.03.26

Guztia lortze bidean Elorrio menderatu du Lauburuk (2-5)

2018-03-26T12:58:37+02:0026/03/2018|Tags: , |

Hirugarren postuan errotzea helburu, Lauburuk beste garaipen berri bat lortu du Elorrioko pista zailean. Joan etorriko partida batean, Alfredo Hualderenak momentu zailetan partiduari eusten eta merezitako eran irabazten amaitzen jakin izan zuten, Elorrioko taldeak ligako bere azken norgehiagokak irabazi dituen pista batean. Aurre ikusi zen moduan bi estilo desberdineko talka bat izan zen norgehiagoka. Leherkariak eta bertikalak tokikoak, eta bisitariak berriz, beren jokoa pazientziaz landu nahian. Honela, nahiz eta moratuek baloiaren jabetza denbora luzeagon izan zuten, Elorriokok aukerarik txikiena ere aprobetxatzen zuen gehien gustatzen zaiona egiteko eta Zuhaitzen aurrean arrisku egoerak sortzeko: trantsizio bizkorrak konektatu eta aurkariaren akats bakoitza [...]

22 2018.03.22

Lauburuk joko handiko derbi berri bati egin beharko dio aurre

2018-03-22T08:52:05+01:0022/03/2018|Tags: , |

Datorren martxoak 24ko larunbatean, lehenengo taldea Bizkaiara abiatuko da Elorrioko taldearen aurka jokatzera. Berpiztu egin den taldea da bertakoa, eta egun jaitsiera saihesteko ahaleginetan ari dena. Bakoitza bere helburuetara iristeko bi taldeak dute hiru puntuak lortzeko beharra, beraz, Derbi honetan gauza asko daude jokoan. Tokikoak 18 punturekin berdinduta daude jaitsiera markatzen duen taldearekin, eta ibartarren kasuan berriz, liga amaitzeko bost jardunaldi besterik falta ez direnean, hiru puntu horiek hirugarren postuarekin amesten jarraitzeko bidea emango lieke. Elorriokok ez dizkio gauzak erraztuko Laubururi, etxean jokatutako azken bost partidak irabazi dituztela jakinda, gainera. Bertan Las Fuentes, Cons. Cobo, Nalda, Guadalajara eta Sala Quinto [...]

11 2018.03.11

Lauburuk menderatu zuen Belabietan (6-1)

2018-03-11T16:59:07+01:0011/03/2018|Tags: , |

Izugarria, Alfredo Hualderen mutilak atzoko norgehiagoka garrantzitsuan eskaini ziguten errezitala. Taldeko lanean eta intentsitate erakustaldi batean oinarrituta, moratuek Construcciones Cobo talde bikaina desegitea lortu zuten hasieratik. Ibartarrak aurkariak baino askoz ziurtasun maila handiagoa erakutsi zuten. Lehenbiziko zatian Ibarrak menderatu zuen. Moratuek 5 falta pilatu izanagatik ez balitz, markagailuak lehenbiziko 20 minutuen amaieran islatutakoa baino errenta handiagoa lor zezaketen, baina momentu horretan, Andoni Zumetak egindako tantoa bakarrik erakusten zuen, Igor Echarrik gidatutako kontra bat bikain amaitu zuenean egindako tantoa, hain zuzen. Lauburu aurkaria baino gehiago zela nabarmentzen zen, baina markagailuak ez zuenez hori erakusten, guztia erabakitzeko utzita joan behar izan [...]

Go to Top