Lauburuk ezin izan zuen Alzira liderraren aurrean puntuatu (5-2)
Liderraren kontrako norgehiagoka jokatuta zapore txarrarekin itzuli ziren Alfredo Hualderen mutilak Alziratik. Jokoari dagokionez, moreak parez pare jokatu zuten aurkariaren kontra eta gehiago merezi izan bazuten ere, ez zuten Balentziakoak menderatzea lortu. Aurretik ere jarri ziren, baina azken minutuetan bostekoarekin norgehiagoka irabaztea atera zirenean, porrotera kondenatuak izan ziren hiru gol jasan zituzten. Zapore txarra kirolaz kanpoko jarrerengatik ere bai, kirol honen inguruko baloreekin zerikusirik ez duen tratu bat jaso baitzuen Ibarrako taldeak bertako zaleen zati batengandik, eta halaxe ipini zuten epaileek beren aktan. Norgehiagokaren lehenbiziko minutuak errespetu handikoak izan ziren bi aldeetatik; inork ez zuen huts egin nahi. Bi defentsak [...]