31 2018.07.31

2.B-ko 2. multzoko egutegia, 2018-19 denboraldia

2018-07-31T20:57:17+02:0031/07/2018|Tags: , , , , , |

FEEF-k multzoen izendapena atera du jada, eta honekin batera, gure lehenengo taldeak jokatzen duen Bigarren B Mailaren bigarren multzoko ligako egutegia ere bai. Azkenean 16 izango dira multzo honetan parte hartuko duten taldeak, Aragoi, Nafarroa, Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Valentzia eta Euskadiko Erkidegoak ordezkatuz. Aurpegi berri asko aurkitu ditugu multzo berri honetan. Pasa den denboraldian Las Fuentes, Elorrioko eta Nalda taldeen jaitsieraren ostean, Colo Colo taldearen bigarren mailarako igoera eta Construcciones Cobo taldearen uko egiteak zein Segorberen multzo aldaketaren ondoren, Valentziako Ibi eta Alzira taldeak, Aragoiko AD Sala 2012, Gaztela Leongo Cuéllar eta Euskadiko Otxartabe eta Laskorain taldeak estreinatuko [...]

21 2018.07.21

Dani berritua!

2018-07-21T16:15:51+02:0021/07/2018|Tags: , , , , |

2018-2019 denboraldiari begira taldearen osaketa lanetan jarraitzen dugu. 2.B taldeko jokalari baten berritzea jakinarazi nahi dugu, Daniel Garcia "Dani", hain zuzen. Bi aldeak elkarrekin jarraituko dute erronka handiko denboraldi zirraragarri honetan Alfredo Hualde entrenatzailearen berritzearen ondoren, Joseba Balerdi, Zuhaitz Garmendia eta Iñaki Peña atezainak eta Aitzol Oiarbide, Jon Garmendia, Alex Alonso, Andoni Zumeta, Andoni Agirrezabala eta Beñat Aldalur, Andoni Carlosena, Oihan Carlosena, jokalarienak etorri dira. Pixkanaka ari gara lantaldea osatzen. Denboraldi historikoa izango da, klubak lehenengo aldiz hartuko baitu parte Errege Kopan.

Go to Top