Kostatako garaipena lortu du Lauburu Ibarra Mahalak

2019-02-27T12:56:52+01:0027/02/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala - Castro Urdiales CFS 3-2 irabazi zion Lauburu Ibarra Mahalak Castro Urdialesi bere ligako hamazazpigarren jardunaldian, eta azken asteetan zuen bolada ezkorra etetea lortu zuen honela. Etxeko talde moduan jokatzera Amasa-Villabonara joan behar izan zuten moreek eta lan handian egin behar izan zuten Kantabriako taldea menderatzeko, 40 minutu luzeetan gauzak asko zaildu zituen-eta. Pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi ziren bi taldeak, aurkariari akatsak eginarazteko xedez. Ibarrako taldea ez zen eroso sentitzen jokoa eraikitzeko garaian, pistan zeuden aire-poltsen konkorrak zirkulazioa eta paseak zailtzen zituztelako. Zortzigarren minutuan moreak aurreratu ziren markagailuan, Oier Goikoetxeak pista erdian ostu eta parekoaz libratuz [...]