Lauburu Ibarra Mahalak ezin izan zuen liderra gainditu
Lauburu Ibarra Mahalak 4-2 galdu zuen AD San Juan talde liderraren aurrean, jarraian egindako lau garaipenen bolada ona amaituz. Norgehiagoka bikaina jokatu zuten moreek eta Iruñako taldea ustekabean harrapatzeko zorian egon ziren. Nafarrek bere jokalari onenen talentuaz baliatu behar izan zuten ibartarrak gainditzeko. Moreak defentsa altua eta pista erdikoa txandakatuz hasi zuten norgehiagoka, ondo kokatu eta baloi galerak aprobetxatuz kontra bizkorretan ateratzeko. Zirraragarriak izan ziren lehenbiziko minutuak, bi taldeak bizi-bizi, markagailuan aurretik jarri nahian. Bosgarren minutuan bertako taldea aurreratu zen, falta bat ateratzean sartutako golarekin. Arevaloren mutilak ongi erantzun zioten tanto honi eta minutu bat beranduago Ion Ander Cuadradok 25 [...]