26 2018.12.26

Lauburu Ibarra Mahalak laugarren garaipena jarraian egin du (3-2)

2018-12-26T21:27:53+01:0026/12/2018|Tags: , , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 3-2 irabazi zion Eskoriatzari, norgehiagoka honekin bere laugarren garaipena jarraian egin zuelarik. Ibartarrak azken asteetan izandako emaitza onak medio, moral altuarekin iritsi ziren norgehiagoka honetara, baina bi taldeen arteko lehiak intentsitate handiarekin jokatzea eragiten du, exijentzia maila handituz; Gurru kapitainaren azken orduko bajak, gainera, zailtasun-plus bat gehitu zion neurketari. Bisitariek partida estutzen hasi ziren, 3-1eko jokoarekin eraso eginez eta 1x1eko ekintzak bilatzen, ibartarrak gainditu nahian. Arevaloren mutilak pistaren ¾ eta ½ txandakatzen zituzten defentsak, baloia osteko eta kontrara ateratzeko asmoz. Norgehiagokaren hirugarren minutuan bisitariek aurreratzea lortu zuten, kanpoko jaurtiketa on bat Javi Ayerbek babestutako eskuadratik sartu zutenean. [...]

21 2018.12.21

Lauburu Ibarra Mahalak garaipenarekin bukatu nahi du urtea

2018-12-21T22:01:42+01:0021/12/2018|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA - ESKORIATZA K.E. Ligako hamabigarren jardunaldia jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak datorren larunbatean. Ibartarrek Eskoriatzako talde gipuzkoarra jasoko dute Belabietan, denboraldiko lehenbiziko derbia izango den honetan eta urteko azken norgehiagoka talde morearentzat. 17:30ean izango da eta laugarren garaipena jarraian lortzen saiatuko dira ligan postuak igotzen jarraitu ahal izateko. Eskoriatzako taldeak denboraldi batzuk daramatza birsortutako jubenilen ohorezko maila honetan eta urtez urte, zikloak hasi eta amaitzen dituzten jokalarien sarrera-irteera desberdinek sortutako aldaketez gain, lehiakortasun maila mantentzen jarraitzen dute. Bi taldeen arteko norgehiagokak oso biziak izaten dira, larunbatekoa ere halakoa izatea espero da. Elkar ongi ezagutzen duten bi [...]

Go to Top