12 2019.05.12

Errege Koparako sailkatu da Lauburu

2019-05-12T22:09:56+02:0012/05/2019|Tags: , , , , , |

LAUBURU KE IBARRA - FUTSAL IBI - MUSEO DEL JUGUETE CFS Garaipen indartsua lortu du Lauburuk Ibi lermatu baten kontra 7 eta 1 irabazita. Lehenbiziko zatian egindako lan bikainaren ondorioz 5-1eko emaitzarekin erretiratu ziren aldageletara eta norgehiagoka erabakita utzi zuen. Bigarren zati osoan Ibikoek bosteko jokoaren aldeko apustua egin zuten emaitza igotzea lortzeko itxaropenarekin, baina Lauburu handi bat ikusi zen hor eta lantalde guztiaren elkarlana, esfortzua eta defentsa-ordenak hiru puntuak Belabietan geratzea ahalbidetu zuen. Bi taldeak oso modu desberdinean egin zioten aurre norgehiagokari; bertakoek, Alacanteko jokalari onenek jokoa sortzea eragozteko helburuarekin defentsa altua erabili zuten, eta bisitariek berriz, pista erdiko [...]

10 2019.05.10

Belabieta erabakigarria izango da

2019-05-10T13:35:32+02:0010/05/2019|Tags: , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - FUTSAL IBI – MUSEO DEL JUGUETE C. F.S. Geratzen zaizkion hiru finaletatik lehenengoa jokatuko du larunbatean Lauburuk bere publikoaren aurrean. Pasa de astean Sala Quintoren aurkako norgehiagokan berdinketa garratza eginda ere, zorionez beste taldeek lortutako emaitzak aldeko izan zituen Lauburuk, liderrarekiko tartea txikitzea ahalbidetu baitzuten. Honela Valentziako Nitida Alzira liderretik 4 puntura geratu zen talde morea, eta hirugarren eta laugarren sailkatuekin zuen aldeari eustea ere lortu zuen. Aldarte honetan, larunbateko norgehiagokak garrantzia handia hartzen du, garaipenak datorren urteko Errege Kopa jokatzeko bidea jorratuta utziko luke-eta. Aurkaria jokoan dagoen sariaren neurrikoa izango da. Askoren ustetan, lantaldean kalitate [...]

Go to Top