Azpiko taldeek izan dira protagonista asteburuan

Las Rozasen (Madril) ospatuko den selekzioen txapelketa zela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez, eta territorialak eta beste azpiko taldeek hartu zuten protagonismoa pasa den jardunaldian. Bai emakumezkoen seniorrak, bai gizonezkoek ere, beren kategorian liderrak diren taldeen kontrako neurketak jokatu zituzten, biek emaitza ezberdinak izan zituztelarik. Ostiralean Txubelen mutilek, Andoaingo Euskaldunari ondo merezitako 2-0eko emaitzarekin irabazita ezustekoa eman zuten Belabietan. Garaipen honekin jaitsieratik salbatzeko borrokan pauso garrantzitsua eman zuen [...]

Emakumezkoak gertu eta Lauburuko infantilak Euskadiko txapeldunak

Liga erregularra eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ostean, Euskadiko Txapelketa eta bigarren mailarako igoera jokatu zuten larunbatean Lauburu K.E-ko senior neskek. 2-0 galdu zuten Santurtziren kontra. Etxetik kanpo jokatzen zuten ibartarrek urteko partidarik zailena. Euskadiko Txapelketa, Santurtziren kontra, Santurtzin. Aldeko zuten hori santurtziarrek. Hala ere, hortzak estutzeko asmotan egin zuten ibartarrek Bizkaiarako bidea. Aurkaria ezezaguna zen, ez ziren sekula aurrez aurre izan. Ez zekiten zer topatuko zuten, eta, topatu zutena oso [...]

2018-05-30T12:57:43+02:0030/05/2018|Tags: , , |

Title

Go to Top