Azpiko taldeek izan dira protagonista asteburuan

Las Rozasen (Madril) ospatuko den selekzioen txapelketa zela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez, eta territorialak eta beste azpiko taldeek hartu zuten protagonismoa pasa den jardunaldian. Bai emakumezkoen seniorrak, bai gizonezkoek ere, beren kategorian liderrak diren taldeen kontrako neurketak jokatu zituzten, biek emaitza ezberdinak izan zituztelarik. Ostiralean Txubelen mutilek, Andoaingo Euskaldunari ondo merezitako 2-0eko emaitzarekin irabazita ezustekoa eman zuten Belabietan. Garaipen honekin jaitsieratik salbatzeko borrokan pauso garrantzitsua eman zuen [...]