Lauburu Mahala Ibarrak 3-4 galdu du ligako lehenengo jardunaldian
Aitor Arevaloren mutilak zalantza handiekin iritsi ziren ligako lehenbiziko partidura. Aurre-denboraldian emaitza txarrak izan badituzte ere, norgehiagoka on bat jokatu zuten igandean, eta jasaten ari diren belaunaldi aldaketaz gain, astez aste asko haziko den taldea dela erakutsi zuten. Ligako lehenbiziko garaipena lortzeko zorian egon ziren liga nazionaleko talde onenetako baten aurka. Erritmo biziarekin hasi zen neurketa, eta ekintza arriskutsuenak bertako taldeak sortzen zituen, lehenengo lerroan nafarren bizkarrean min handia eginez. Bi taldeak estu hartu zituzten markak, aurkariaren ate inguruan berreskuratzen saiatzeko asmoz. Norgehiagoka elektrikoa zen eta joan etorriak bi aldetan gertatzen ari ziren. Bi taldeak saiatu ziren, baina hutseko [...]