Espainiako txapelketa jokatuko dute Euskadiko txapeldun diren kadeteak
IBARRAK KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETAREN AURREKO FASEA ANTOLATUKO DU JARRILLEROS - LAUBURU KE IBARRA 2003 Gertakariak biderkatzen ari dira Ibarran. Pasa den larunbatean Mikel Raposok gidatutako kadeteen taldea Euskadiko txapeldun bilakatu zen eta honela, kategoriako Espainiako txapelketaren aurreko fasea jokatuko du. Emaitza jakin bezain pronto hasi zen Klubeko zuzendaritza fase horietako bat herrian antolatzeko eskaera luzatzen, epea astelehenean 12:00etan amaitzen baitzen. Eskaera epe barruan sartuta beraz, Laubururi sede bat eman zitzaiola asteartean eguerdian jakin zen eta poz handia zabaldu zen familia more guztian. Proiektuaren sustapenari eta garapenari begira garrantzi handiko ekimena izango da, jarraitzaile, babesle eta instituzio andana bertaratu daitekeelako gurera. [...]