Sailkapenean igotzen jarraitzeko helburuarekin bidaiatuko du Lauburuk Zaragozara

PATATAS GÓMEZ A.D. SALA 2012 - LAUBURU K.E. IBARRA Hamabost egunetan Zaragozara egin beharko duen bigarren bidaia izangoa hau Ibarrakoentzat. Oraingoan AD Sala 2012 taldearen kontra jokatzeko, Bigarren B Mailan aurtengo denboraldian debutatzen duen taldea. Sailkapena xehetzen ari den garai honetan, moreak taularen goiko aldean finkatzeko helburu argiarekin egiten diote aurre norgehiagokari. Bost jardunaldi jokatu ondoren, berdinketa bat, bi garaipen eta beste bi porroten bidez lortutako 7 puntu pilatu ditu [...]