Festa izango da Belabietan urteari agur esateko
Lehenengo itzuliaren azken aurreko jardunaldia jokatuko du Lauburuk larunbatean. Alfredoren mutilek bertako talde gisa jokatuko duten azkena izango da; jokalariak festa giroan agurtzeko aukera aproposa izango da beraz, azken aldian, talde honen inguruan sumatzen den giro bikainarekin jarraituz. Garrantzia handiko hiru puntuak izango dira jokoan, baina horretaz gain, jokalariek eta afizioak ongi merezitako omenaldia jasoko dute Klubak egun horretarako antolatu dituen ekimen batzuen bidez. Belabietara etorriko den aurkaria AD Peña La Unión izango da, Calatayud hirikoa, egun, sailkapenaren hondarreko postuetan kokatua dagoen taldea. Hala ere, honek ez du erlaxatzeko arrazoia izan behar, aragoiarrek entrenatzaile berriarekin etorriko dira-eta, Ibarrara eta [...]