Bosgarrenean lortu dezakegu
Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere bosgarren jardunaldia jokatuko du larunbatean. Ibartarrak Kantabriako Mar Rock taldea jasoko dute Belabietan 16:00etatik aurrera. Denboraldiko lehenbiziko garaipena lortzen saiatuko dira moreak eta horretarako denboraldian irabazi ez duen beste talde bati garaitu beharko dio. Larunbateko norgehiagokan Iker Zubelzu baja izango da, asteko lehenengo entrenamenduan zain-tiratu bat egin ostean; Asier Izagirre ere justu ibiliko da, baina partidua jokatzeko baldintzetan egongo dela espero da. Intentsitate handienarekin entrenatu du Ibarrako lantaldeak astean zehar eta orain arte punturik lortu ez badu ere, geroz eta sentsazio hobeak ematen ari den taldea da; larunbatean hori erakusten saiatuko dira denboraldiko lehenengo [...]