Garaipenak bakarrik balio du
Datorren larunbatean, hilak 28, berriro areto futbolaz gozatzeko parada izango dugu Belabietan. Oraingoan, lehenengo taldea Las Fuentes talde aragoiarraren aurrean neurtuko da. Bisitaria, bi garaipenekin 6 puntu lortu eta sailkapenaren erditik beherako aldean kokatua dago. Lehenbiziko garaipena Errioxako Nalda taldeari bere etxean irabazita lortu zuen, eta bigarrena, Colo Colo ahalguztidunaren aurrean egin zuen, kantxa propioan. Iaz, 2.B kategorian lehen aldiz jokatzen zutelarik, liga 33 punturekin 12. Postuan amaitzea lortu zuten; aurtengo denboraldian jarraitzen duten helburu bera. Bestalde, Lauburun aste mogitua izan da, jendea entrenamenduetara biltzeari dagokionez behintzat; alde batetik, Garmenen bajari Javi Saldiserena gehitu zaio, eta bestetik, taldeko hainbat [...]